3. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

BERRAZTERTZEKO ERREKURTSOA. Interesdunei entzunaldia emateko tramitea, erabaki honen aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoaren barruan: Nafarroako Gobernuak 2020ko uztailaren 1ean hartutako Erabakia, Nafarroako Foru Komunitateko Errege Bardeako abelbideei buruzkoa.

2020ko uztailaren 31n, Miguel Angel Mozaz Pascualek eta beste hirurogeita hemezortzi interesdunek berraztertzeko errekurtsoa jarri zuten Nafarroako Gobernuak 2020ko uztailaren 1ean hartutako Erabakiaren aurka. Erabaki horren bidez adierazi zen abelbide batzuk existitzen direla, eta haien zabalera, trazadura eta bestelako ezaugarri fisikoak jasota daudela Nafarroako Foru Komunitateko Errege Bardeako Abelbideen Sailkapen eta Mugaketa Proiektuan.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan ezarritakoarekin bat, beste interesdunen bat badago administrazio-errekurtsoen tramitazioan, errekurtsoaren berri emanen zaio, beti, gutxienez hamar eta gehienez hamabost eguneko epean aurkez ditzan bidezko jotzen dituen alegazioak eta dokumentu zein egiaztagiriak.

Horrenbestez, hamar eguneko epea ematen da, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera, bidezko jotzen dutena alega dezaten.

Berraztertzeko errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Ingurumenaren Araubide Juridikoaren Atalean, eta Nafarroako Gobernuaren Erregistro Elektroniko Orokorrean eskabidea aurkeztuz eskatzen ahalko dute.

Iruñean, 2020ko abenduaren 18an.–Ingurumenaren Araubide Juridikoaren Ataleko burua, Tania Bernaldo de Quirós Miranda.

Iragarkiaren kodea: F2015728