3. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

“Las Labradas” A.G.1 eremuko 1 UE-1 (AR-1/S-1) exekuzio unitateko konpentsazio batzordearen estatuen proiektua. Jendaurreko informazioa

Tuterako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2020ko abenduaren 11n egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen “Las Labradas” A.G.1 eremuko 1 UE-1 (AR-1/S-1) exekuzio unitateko konpentsazio batzordearen estatuak, eta horrela espresuki adierazi zuen Udalak nahi duela unitate hori hirigintzaren aldetik gara dadin.

Erabaki da, orobat, proiektua jendaurrean jartzea, 20 egun baliodunean, egintza hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta jarduketa sistemak ukitutako jabe guztiei banan-banan jakinaraztea, zitazio egunetik epe berean entzutea ematen baitzaie, interesdun guztiek beren interesen aldeko alegazioak aurkez ditzaten.

Jabeei eta interesdunei ohartarazten zaie ezen, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 162.3 artikuluarekin, estatutuak behin betiko onesteko egintzak, eginez gero, ekarriko duela jabe guztiak automatikoki sartzea konpentsazio sistemaren barnean, eta handik aurrera batzordeak eta administrazio jarduleak hartzen dituzten erabakiak lotesleak izanen direla haientzat.

Espedientea Hirigintzako Unitate Administratiboan dago, aztertu nahi duen ororen eskura, bidezko iritzitako alegazioak aurkez daitezen.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2020ko abenduaren 17an.–Hiri Garapen Jasangarriko Arloko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2015638