3. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

Bazkalekuak eta herri-larreak aprobetxatzeko eskaera

Sartagudako Udalak, 2020ko irailaren 2eko osoko bilkuran erabakitakoa betez, hamabost egun naturaleko epea irekitzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Sartagudako bazkalekuen eta herri-larreen aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan ezarritako eskakizunak eta baldintzak betetzen dituzten herritarrek, interesik badute, horietakoren bat adjudikatu dakien eskaera aurkez dezaten epe horretan, herritarren arteko zuzeneko adjudikazioa eginen baita, ordenantza horretan ezarritako baldintzei jarraikiz, zeinak udal Idazkaritzan ikusgai baitaude.

Sartagudan, 2020ko abenduaren 11n.–Alkatea, José Ignacio Eguizábal Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2015308