3. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Aldaketa, Bide publikoa okupatzeko tasa arautzen duen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

San Adriango Udalak, 2020ko abuztuaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Bide publikoa okupatzeko tasa arautzen duen ordenantza fiskalean.

2020ko 209. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, irailaren 16an, eta jendaurrean egon den bitartean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da Bide publikoa okupatzeko tasa arautzen duen ordenantza fiskaleko aldaketa. Horrenbestez, honako xedapen gehigarri hau erantsi zaio:

“2020ko martxoaren 14tik aurrerako ondorioekin eta 2020ko abenduaren 31ra arte, tasak kentzen dira zoruaren erabilera pribatiboagatik edo aprobetxamendu bereziagatik, terrazak eta beladoreak, eguzkitakoak, alboetako babesgarriak, itxiturak, argiak, berotzeko ekipamenduak, lore-askak edo bestelako hiri-altzari eramangarri eta desmuntagarriak nahiz mostradore eramangarriak jarriz”.

San Adrianen, 2020ko abenduaren 10ean.–Alkate udalburua, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L2015175