3. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Hiri-jarduketarako plan berezia 2. poligonoko 551. eta 241. lurzatietan. Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2020ko abenduaren 21ean, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 21-DIC-20 (4/US).

«Ikusirik Promelsan SLk 2020ko abuztuaren 18an aurkeztutako agiria; ikusirik Promelsan SLk 2020ko azaroaren 11n aurkeztutako agiria, 2020ko urriaren 16an egin zitzaion errekerimenduaren ondoren, eta bat etorriz Planeamenduko Zerbitzuaren txostenarekin eta Hirigintza Gerentziako kudeatzailearen albokoaren txostenarekin (2020ko azaroaren 27koa),

ERABAKI DA:

1.–Hasiera batean onestea “Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 551. eta 541. lurzatietan, aprobetxamendua handitzeko eta hirigintzaren berrandolamendurako” izeneko agiria, Promelsan SLk aurkeztu duena.

2.–Sustatzaileak Iruñeko Udalari ordaindu beharko dizkio lagapen betebeharrak (aprobetxamenduaren %10 eta ekipamenduetarako eta zerbitzuetarako espazioen monetizazioa), zuzkidura-jarduketari lotuta daudenak, hilabeteko epean, hiri-jarduketarako plan berezi hau onestea erabakitzen denetik aurrera.

3.–Espedientea jendaurrean edukitzea, hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan eta Udalaren iragarki-taulan.

4.–Erabaki hau jakinaraztea Promelsan SLri, Nafarroako Gobernuko Etxebizitza Zerbitzuari, Abiazio Zibileko Zuzendaritza Nagusiari eta Iruñerriko Mankomunitateari.»

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2020ko abenduaren 22an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2016017