3. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Xehetasun-azterketa, ARS-3 (Arrosadia-Lezkairu) banaketa eremuko Plan Partzialeko L-22 oinarrizko unitatearena. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2020ko abenduaren 21ean, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 21-DIC-20 (5/US).

«Ikusirik ARS-3 (Arrosadia-Lezkairu) banaketa eremuko Plan Partzialeko L-22 oinarrizko unitatearen xehetasun-azterketaren agiria, Bernat Aymerich Serransek aurkeztua Atlas SPE 2019 SLren izenean, eta Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2020ko abenduaren 9ko txostenarekin bat eta Hirigintza Gerentziako letratuaren 2020ko abenduaren 11ko txostenarekin bat,

ERABAKITZEN DA:

1.–Hasiera batean onestea ARS-3 (Arrosadia-Lezkairu) banaketa eremuko Plan Partzialeko L-22 oinarrizko unitatearen xehetasun-azterketa, Atlas SPE 2019 SLk tramitatzeko aurkeztu duena. Helburua da eraikinaren oinarrizko sestrak ezartzea, haren bolumetria zehazten dutenak.

2.–Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; orobat, hemengo egunkarietan argitaratzea.

3.–Erabaki hau jakinaraztea Bernat Aymerich Serransi, Atlas SPE 2019 SLren ordezkaria baita, Promociones Erro y Eugui SLri eta Iruñerriko Mankomunitateari.»

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2020ko abenduaren 22an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2015946