3. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

Desafektazioa egitea eta karga eratzea, 7. poligonoko
233. herri-lurzatiaren zati batean. Hasierako onespena

Obanosko Udalak, 2020ko abenduaren 23an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

“1. Hasiera batez onestea 7. poligonoko 233. herri-lurzatiaren zati baten desafektazioa egitea eta beraren gainean karga eratzea, “Ardaiz Idoate Iñaki y Miguel S.C.” zerri gizendegiaren hornidurarako, espedientean jasorik dauden planoei eta deskribapenari jarraikiz.

2. Administrazio klausulen agiria onestea, desafektatuko diren lurretan karga arautzeko, “Ardaiz Idoate Iñaki y Miguel S.C.” zerri gizendegiaren hornidurarako.

3. Erabakia eta espedientea jendaurrean jartzea, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta webgunean jarritako iragarkiaren bidez, bizilagunek eta interesdunek aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien alegazioak eta erreklamazioak.

4. Ez bada aurkezten alegazio edo erreklamaziorik jendaurreko informazioaren izapidean, behin betikoa bilakatuko da, “Ardaiz Idoate Iñaki y Miguel S.C.” zerri gizendegiaren hornidurarako, 7. poligonoko 233. herri-lurzatiaren zati baten desafektazioa egitea eta beraren gainean karga eratzea hasiera batez onesteko erabakia.

5. Espedientea izapidetzen segitzea, desafektazioa egiteko eta karga eratzeko erabakia behin betikoa bilakatu ondoren, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 144. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.”

Obanosen, 2020ko abenduaren 28an.–Alkatea, Arantxa Hernández Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L2016268