3. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Udal Planaren determinazio xehatuen aldaketa puntuala, ordenantzei dagokienez. Hasierako onespena

Martzillako Udalak, 2020ko abenduaren 10ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Martzillako Udal Planaren determinazio xehatuen aldaketa, ordenantzei dagokienez.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77. eta 72. artikuluetan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, interesdunek azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Martzillan, 2020ko abenduaren 14an.–Alkate udalburua, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L2015359