3. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 57. artikuluarekin (foru lege horren bidez jorratu zen Ingurumena Babesteko Esku-hartzea) eta abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (horren bidez onetsi zen foru lege horren erregelamendua).

Informazio honen xede den espedientea eskuragarri dago udal bulegoetan, eta 08:30etik 14:00etara bitartean kontsulta daiteke.

Sustatzailea: Germán Fernández Gil.

Jarduera: mekanizazio eta artezketa lantegia.

Tokia: Bideberri kalea, 18 - 1/1311/2/1 poligonoa/lurzatia.

Espedientearen zenbakia: 745/2020.

Uharten, 2020ko abenduaren 10ean.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L2015180