3. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Sardilla poligonoko kale-izendegiaren proiektuaren onespena

Funesko Udalak, 2020ko azaroaren 26an egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen, hitzez hitz honela dioena:

Lehena.–Sardilla poligonoko kale-izendegiaren proiektua onestea, espedientearen barnean dauden planoen arabera. Plano horiek eranskin gisa atxiki zaizkio erabakiari, haren osagai gisa.

Bigarrena.–Tracasari eskatzea kale izen eta zenbaki zaharren eta erabaki honen ondoriozko berrien arteko korrelazioaren zerrenda egin dezan, halakorik bada, eta katastroan iraul dezan, dagokionean.

Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-tauletan argitaratzea, 20 egun baliodunean, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Alegaziorik edo erreklamaziorik ez bada, erabaki hau behin betikoa bilakatuko da.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Funesen, 2020ko abenduaren 11n.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

ERANSKINA

Planoa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2015243