3. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERREKERIMENDUA, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri
aurretik. Interesdunei entzunaldia emateko tramitea, Administra-zioarekiko auzi-errekurtsoa jarri aurretik erabaki honen aurka egindako errekerimenduaren barruan: Nafarroako Gobernuak 2020ko uztailaren 1ean hartutako Erabakia, Nafarroako Foru Komunitateko Errege Bardeako abelbideei buruzkoa.

2020ko irailaren 2an, Errege Bardea Komunitateak aurretiazko errekerimendua aurkeztu zuen, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri aurretik Nafarroako Gobernuak 2020ko uztailaren 1ean hartutako Erabakiaren aurka. Erabaki horren bidez adierazi zen abelbide batzuk existitzen direla, eta haien zabalera, trazadura eta bestelako ezaugarri fisikoak jasota daudela Nafarroako Foru Komunitateko Errege Bardeako Abelbideen Sailkapen eta Mugaketa Proiektuan.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan ezarritakoarekin bat, beste interesdunen bat badago administrazio-errekurtsoen tramitazioan, errekurtsoaren berri emanen zaio, beti, gutxienez hamar eta gehienez hamabost eguneko epean aurkez ditzan bidezko jotzen dituen alegazioak eta dokumentu zein egiaztagiriak.

Horrenbestez, hamar eguneko epea ematen da, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera, bidezko jotzen dutena alega dezaten.

Aurretiazko errekerimenduaren kopia interesdunen eskura dago Ingurumenaren Araubide Juridikoaren Atalean, eta Nafarroako Gobernuaren Erregistro Elektroniko Orokorraren bidez eskatzen ahalko da.

Iruñean, 2020ko abenduaren 18an.–Ingurumenaren Araubide Juridikoaren Ataleko burua, Tania Bernaldo de Quirós Miranda.

Iragarkiaren kodea: F2015724