3. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 153. lurzatian. Hasierako onespena

Doneztebeko Udalak, 2020ko abenduaren 23ko ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 153. lurzatian, Pedro José Martin Mendiburuk sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72.1 artikuluan xedatua aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Donezteben, 2020ko abenduaren 24an.–Alkatea, Santiago Uterga Labiano.

Iragarkiaren kodea: L2016174