3. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Xehetasun-azterketa, katastroko 4. poligonoko 13. lurzatian, Saguesen. Hasierako onespena

Alkatetzak, 2020ko abenduaren 11ko 430/20 Ebazpenaren bidez, xedatu du hirigintza antolamenduko tresna hau hasiera batez onestea:

–Sustatzailea: Muneche SL.

–Proiektua: xehetasun-azterketa

–Eremua: katastroko 4. poligonoko 13. lurzatia, Saguesen.

–Prestatze data: 2020ko urria.

–Nork prestatua, teknikariak: Marta Echeverría Lumbreras (arkitek-toa).

–Xedea: lurzatian lehendik dauden lerrokadurak aldatzea, indarrean den planeamenduak xedatutakoak.

–Txostenak: onespenaren aldekoak.

–Prozedura: Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21-1-j artikuluan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoa.

Hori dela eta, espedientea jendaurrean paratuko da hogei eguneko epean, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta eskura izanen da udal bulegoetan, interesdunek azter dezaten eta alegazioak aurkeztu ahal ditzaten.

Gazolatzen, 2020ko abenduaren 11n.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2015246