3. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

2021eko lan-egutegia

Alkatetzaren abenduaren 2ko 518/2020 Ebazpenaren bidez onetsi zen Caparrosoko Udalaren zerbitzuko langileen 2021eko lan egutegia. Hona hemen haren xedapen zatia:

“Lehenbizikoa.–Onestea Caparrosoko Udalaren zerbitzuko langileen 2021eko lan egutegia, eta, hartara, jaiegun deklaratzea egun hauek:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Jaunaren agerkundea.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 1a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 2a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 5a: Pazko astelehena.

–Apirilaren 26a: San Markosen biharamuna (herriko festa eguna).

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 16a: gehiegizko lanaldiagatik negoziatu den jaieguna.

–Irailaren 2, 3, 4, 6, 7 eta 8a: Caparrosoko festak.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Orobat, baliogabeak izanen dira, 2021ean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta honako ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak.

Hirugarrena.–Caparrosoko Udaleko administrazioko lanorduen urteko kopurua 1.592 ordukoa da, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearen arabera, eta honela banatuko da:

Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, oro har, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da.

Laugarrena.–Bulegoetako eta lantaldeko langileek egutegi eta ordutegi bereiziak izanen dituzte; 2021ean aplikatuko zaizkie ebazpen honen lehenbiziko xedapenean oro har ezarritako jaiegunak, bai eta hirugarren xedapenean ezarritako lanaldia ere. Honako berezitasun hauek ezartzen dira zerbitzu bakoitzerako:

A) Bulegoko langileak:

Udal bulegoak itxiak egonen dira baliogabe deklaratutako egunetan.

Caparrosoko Udalean jendea hartzeko eta bertako Erregistro Orokorra irekita egoteko ordutegia 10:00-13:30 da, astelehenetik ostiralera.

B) Lantaldeko langileak:

Abuztuaren 23tik 31ra bitarte (biak barne) eta irailaren 9tik 13ra bitarte (biak barne), lantaldeko langileek ezin dituzte oporrak hartu eta lan egin beharko dute.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita, ediktuen bidez, Caparrosoko Udalaren iragarki-taulan ere.

Seigarrena.–Ebazpen hau eta lan egutegia Udaleko langile guztiei jakinaraztea eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea eginen den hurrengo osoko bilkura arruntean”.

Caparroson, 2020ko abenduaren 9an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Mo-nente.

Iragarkiaren kodea: L2015253