3. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

Hiri-jarduketarako plan berezia, Olkozko OS1 unitateko
3. poligonoko 91. eta 92. lurzatietan. Hasierako onespena

Udalak, 2020ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, gehiengo osoz erabaki zuen hasiera batean onestea Olkozko OS1 unitateko hiri-jarduketarako plan berezia, Biurrun-Olkozko Udalak sustatu duena aldaketa partziala egiteko OS1 unitateko antolamenduan eta Olkozko 3. poligonoko 91. eta 92. lurzatien erabilera xehatuaren zati batean.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Biurrun-Olkotzen, 2020ko abenduaren 11n.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.

Iragarkiaren kodea: L2015248