3. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 119. lurzatian.
Hasierako onespena

Alkatetzak abenduaren 23an emandako 279/2020 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen Beriaingo Udal Planeko hiri lurzoruko CV unitate finkatuan, 5. poligonoko 119. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Javier M.ª Ordóñez Aranguren jaunak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoarekin. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Beriainen, 2020ko abenduaren 23an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L2016090