3. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Taxi zerbitzua arautzen duen udal ordenantza.
Hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 2020ko abenduaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Taxi zerbitzua arautzen duen udal ordenantza.

Espedientea jendaurrean jartzen da hogeita hamar egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki-taulan argitaratuta, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten bada, osoko bilkuran ebatziko dira, eta osoko bilkuran ebatziko da, halaber, ordenantzaren behin betiko onespena. Dena dela, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Artaxoan, 2020ko abenduaren 14an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2015306