3. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

EPATZE DEIA, Errege Bardearen Komunitateak Nafarroako Gober-nuaren 2020ko uztailaren 1eko erabakiaren aurka jarritako 462/2020 prozedura arruntaren barruan. Erabaki hori 2020ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 16koan, eta haren bidez adierazi zen abelbide batzuk existitzen direla, eta haien zabalera, trazadura eta bestelako ezaugarri fisikoak jasota daudela Nafarroako Foru Komunitateko Errege Bardeako Abelbideen Sailkapen eta Mugaketa Proiektuan.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiaren ofizio honen bidez, aditzera ematen da Errege Bardearen Komunitateak errekurtsoa jarri duela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, Nafarroako Gobernuak 2020ko uztailaren 1ean hartutako erabakiaren aurka. Erabaki hori 2020ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 16koan, eta haren bidez adierazi zen abelbide batzuk existitzen direla, eta haien zabalera, trazadura eta bestelako ezaugarri fisikoak jasota daudela Nafarroako Foru Komunitateko Errege Bardeako Abelbideen Sailkapen eta Mugaketa Proiektuan.

Horrenbestez, eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluaren arabera, iragarki honen bidez interesdun guztiei dei egiten zaie Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan ager daitezen.

Iruñean, 2020ko abenduaren 17an.–Idazkari tekniko nagusia, Pilar Alvarez Asiain.

Iragarkiaren kodea: F2015704