291. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2021eko 265. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, azaroaren 22an, Mairagako Mankomunitatearen 2022ko aurrekontu orokor eta bakarra hasiera batean onetsi zuen iragarkia.

Jendaurreko epea igaro eta aurrekontuaren aurka erreklamaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatuarekin bat.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatuari jarraikiz, argitara ematen da behin betiko onetsitako aurrekontua, kapituluka laburtua, orok jakin dezan.

DIRU-SARRERAK (eurotan):

3. kapitulua.–Tasak eta bestelako diru-sarrerak

4.948.300

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak

357.000

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak

158.800

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak

665.900

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak

527.000

DIRU-SARRERAK, GUZTIRA

6.657.000

GASTUAK (eurotan):

1. kapitulua.–Langileen ordainsariak

1.364.800

2. kapitulua.–Zerbitzuak eta ondasun arruntak erostea

3.291.400

3. kapitulua.–Finantza-gastuak

21.700

5. kapitulua.–Kontingentzia funtsa

33.000

6. kapitulua.–Inbertsio errealak

1.598.000

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak

348.100

GASTUAK, GUZTIRA

6.657.000

Tafallan, 2021eko abenduaren 20an.–Mankomunitateko burua, Jorge Bacaicoa Beruete.

Iragarkiaren kodea: L2117844