291. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

26. ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena herriko jabari publikoaren aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa, gasa, ura eta hidrokarburoak garraiatzeko instalazioentzat. Behin betiko onespena

Tafallako Udalbatzak, 2021eko urriaren 26an egindako ohiko osoko bilkuran, hasierako onespena eman zion26. ordenantza fiskalari, zeina indarrean egonen baita 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Hasierako onespena 2021eko azaroaren 4ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (253. zk.), eta 30 egun balioduneko epea igaro da erreklamazioak, eragozpenak edo oharrak aurkezteko, bat ere aurkeztu gabe, eta behin betiko onetsita geratu da.

Ondoren, ordenantza horren testu osoa argitaratzen da, jende guztiak horren berri izan dezan eta gainerako ondorioak izan ditzan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea betez.

Tafallan, 2021eko abenduaren 22an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

26. ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA HERRIKO JABARI PUBLIKOAREN APROBETXAMENDU BEREZIA EGITEKO, ENERGIA ELEKTRIKOA, GASA, URA ETA HIDROKARBUROAK GARRAIATZEKO INSTALAZIOENTZAT

ATARIKOA

Aintzat harturik araugintzarako zer ahalmen ematen dituzten Espainiako Konstituzioaren 133.2 eta 142. artikuluek eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 262. artikuluak (Foru Lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa), tokiko tributuen arloko araugintzako ahalei dagokienez, eta bat etorriz, orobat, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12. artikuluarekin eta hurrengoekin eta 100. artikuluarekin eta hurrengoekin (Foru Lege horrek hizpide ditu Nafarroako Toki Ogasunak), ordenantza fiskal honen bidez tasak arautzen dira herriko jabari publikoaren aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa, gasa, ura eta hidrokarburoak garraiatzeko instalazioentzat, bat etorriz ordenantza honen araubidearekin eta tarifekin. Nahitaezko txosten tekniko-ekonomiko baten ondorio dira horiek, eta bertan aurreikusitako kalkulu-metodoa eta parametroak zuzenbidearen araberakoak deklaratu ditu Auzitegi Gorenak eta, horretarako, 2708/2016 epaiak (1117/2016 Kasazio Errekurtsoa); 2726/2016 zk. (436/2016 Kasazio Errekurtsoa); 49/2017 zk. (1473/2016 Kasazio Errekurtsoa), 489/2016 zk. (1238/2016 Kasazio Errekurtsoa), 292/201 zk. (1086/2017 Kasazio Errekurtsoa), 308/19 zk. (1193/2017 Kasazio Errekurtsoa), 1649/2020 zk. (3508/2019 Kasazio Errekurtsoa), 1659/2020 zk. (3099/2019 Kasazio Errekurtsoa), 1783/2020 zk. (3939/2019 Kasazio Errekurtsoa) eta 275/2021 zk. (1986/2019 Kasazio Errekurtsoa), besteak beste, Ordenantza eredu hau baliozkotzen dutenak eta Ordenantzaren edukia eta eskakizunak finkatzen dituztenak.

1. artikulua. Aplikazio eremua: Ordenantza honetan araututako tasa ordaintzera beharturik daude pertsona fisikoak edo juridikoak, sozietate zibilak, ondasun-erkidegoak eta gainerako entitateak, jasotzen direnak Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 21. artikuluan eta hurrengoetan (13/2000 Foru Lege Orokorra, Tributuei buruzkoa), bat etorriz 2/1995 Foru Legearen 104. artikuluarekin, nolanahi ere onura ateratzen badute haren aprobetxamendu berezi batekin, azalduko diren espezifikazio eta zehaztapenekin, edo halako onurak gozatzen ari badira jada.

Ordenantza honen aplikazioa dagokio araubide orokorrari, zeina bat baitator martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100.2 a) artikuluan (arau beraren 105. artikuluarekin lotuta) ezarritako tasarekin, ordaindu behar baita herriko jabari publikoaren erabilera edo aprobetxamendu berezia egiteagatik, baldin ez badira interes orokorreko zerbitzuak ematen dituzten enpresak, herria oro har ukitzen dutenak, edo zati handi bat, eta Udaleko bide publikoetako lurzorua, lurpea eta lurgaina okupatzen dutenak; inguruabar horiek aurreikusiak daude 105.1 artikuluan, hirugarren paragrafoan.

2. artikulua. Zerga-egitatea.

Tasaren zerga-egitatea da (bat etorriz 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluarekin), herriko jabari publikoaren aprobetxamendu berezia egitea, lurzoruan, lurpean eta lurgainean, honako hauekin:

a) Energia garraiatzeko instalazioak, nahitaez behar dituzten elementu guztiekin, hots, besteak beste, lotura kaxak; dorre metalikoak; transformadoreak; energia elektrikoa, gasa, ura edo bestelako energia-hornidura garraiatzeko edo banatzeko instalazioak edo lineak; ponpatzeko instalazioak eta antzeko elementuak, zerikusia dutenak energiarekin eta direnak herriko jabari publikoaren aprobetxamenduak edo erabilerak, apartatu honetan jaso gabeak.

b) Gasa, ura, hidrokarburoak eta antzekoak garraiatzeko instalazioak.

Herriko jabari publikoaren aprobetxamendu berezia gertatuko da, betiere, aipatutako instalazioak erabili behar direnean eta horretarako jabari publiko orokorra okupatzen denean.

Ordenantza honen ondorioetarako, herriko jabari publikotzat hartzen dira udal-mugartean dauden erabilera, jabari edo zerbitzu publikoko ondasun guztiak, baita herri-ondasunak ere, edo herriaren jabetza amankomunekoak direnak, eta, horregatik, salbuesten dira ondare-ondasunak.

3. artikulua. Subjektu pasiboak.

Beharturik daude, zergadun diren aldetik, pertsona fisikoak eta juridikoak eta entitateak, jasotzen direnak Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 21. artikuluan eta hurrengoetan, baldin herriko jabari publikoa gozatzen, erabiltzen edo aprobetxatzen badute.

Tasa honek behartutakoak izanen dira, batez ere, azalduko diren kategoria eta motatan, pertsona fisikoak eta juridikoak eta entitateak, jasotzen direnak Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 21. artikuluan eta hurrengoetan, baldin badira uraren, gasaren, elektrizitatearen eta hidrokarburoaren sektoreetako enpresak edo ustiatzaileak eta bereziki gozatzen edo aprobetxatzen badute herriko jabari publikoa norberaren onurarako, bat etorriz 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluko eta hurrengoetako kasuren batekin, esaterako energia elektrikoa, hidrokarburoak (esaterako, gasbideak, oliobideak eta antzekoak) eta ura garraiatzen, banatzen, zerbitzatzen eta merkaturatzen duten enpresak, baita haien elementu osagarriak ere, beharrezkoak direnak zerbitzu hori emateko Udal honetan, edo beste edozein tokitan baina horretarako erabiltzen edo aprobetxatzen badute herriko jabari publikoa, beren instalazioekin hura ukituz.

4. artikulua. Oinarriak, tasak, eta tributu kuotak. Ordenantza honek araututako tasak honako hauek izanen dira:

Eranskineko tarifetan jasotakoa da tributu-kuota, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 105. 1 artikuluarekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Toki Ogasunak).

Herriko jabari publikoaren aprobetxamendu bereziagatik aurreikusten diren tasen zenbatekoa finkatzeko, erreferentziatzat hartzen da zer balio izanen lukeen merkatuan erabilera horretatik heldu den baliagarritasunak, baldin ukitutako ondasunak jabari publikokoak ez balira. Horretarako, oinarri hartu da txosten tekniko-ekonomiko bat, non agertzen baita zein den merkatuko balioa. Txosten hori espedienteari eransten zaio, egoki den erabakia hartzeko, bat etorriz indarrean den 2/1995 Foru Legearen 106. artikuluarekin.

Horretarako, eta aprobetxamendu bereziaren izaera espezifikoa kontuan hartuta, tributu-kuota ezarriko da elementuetarako (esaterako dorreak, euskarriak, zutoinak, hodiak, linea eroaleak, hedagailuak, etab.), baldin kokaleku badituzte edo gurutzatzen badituzte erabilera, jabari edo zerbitzu publikoko ondasunak eta herri-ondasunak, eta, hortaz, subjektu pasiboek ez dutenez ukitutako lurren jabetzarik, murrizten badituzte herriaren aprobetxamendua edo aprobetxamendu publikoa, eta, modu horretan lortzen badute aprobetxamendu berezi bat beren enpresa-jarduerarako.

Tributu-kuota honela kalkulatuko da: hasteko, kalkulatuko da zerga-oinarria, hots, okupazioaren, lurzoruaren eta instalazioaren balio osoa, azterlanak adierazten duen instalazio mota, xede eta klasearen arabera, eta horri aplikatuko zaio zerga-tasa, zeina azterlanak berak adieraziko baitu, kontuan harturik erabilera eta jabari publikoko ondasunak lagatzeari buruzko arauetako manuak, halako moduz non kuota ez den instalazioen eta okupazioen ondoriozko zuzeneko balio bat, zeina baita zerga-oinarria, baizik zerga-oinarriari zerga-tasa aplikatzearen ondorio.

Horrenbestez, eta Auzitegi Gorenak epaietan eskatzen duenaren arabera (ordenantza hau arrazoitzen duten epaien artean 2020ko abenduaren 3ko epaia, guztien izenean) bi zerga-tasa desberdin ezartzen dira, azterlanaren justifikazioaren arabera, tokiko jabari publikoaren erabileraren intentsitatearen arabera:

a) % 5 instalazioen aprobetxamendu berezietan, hala nola amarratze-kaxetan, metalezko dorreetan, euskarrietan, transformadoreetan, gordailuetan edo antzeko beste elementu batzuetan.

b) % 2,5 gainerako elementuen aprobetxamenduan, hala nola aireko lineen edo energia garraiatzeko kableen aprobetxamenduan.

Horrenbestez, tasaren tributu-kuota jaso da azterlan tekniko-ekonomikoaren tarifen eranskinean, eta azterlana bera ordenantza honen zati da. Bertan, erabilitako metodologiarekin, tributu-kuota lortu eta jaso da kasu bakoitzerako.

5. artikulua. Zergaldia eta sortzapena.

1. Zergaldia bat dator urte naturalarekin, salbu herriko jabari publikoaren erabilera edo aprobetxamendu berezia hasten edo bukatzen denean; kasu horietan, hainbanaketa eginen da, hiruhileka, honako arau hauekin bat:

a) Aprobetxamendu berezia hastearen ondoriozko alten kasuan, ekitaldia amaitzeko geratzen diren hiruhilekoei dagokien kuota likidatuko da, alta egiten den hiruhilekoa barne.

b) Aprobetxamendu berezia uzteagatiko bajen kasuan, ekitaldiaren hasieratik igarotako hiruhilekoei dagokien kuota likidatuko da, uztearen arrazoia barne.

2. Ordenantza honetan arautzen den tasa ordaindu beharra honako hauetan sortzen da:

a) Herriko jabari publikoaren aprobetxamendu edo erabilera berrien kontzesio edo baimenetan, behar den lizentzia eskatzen den unean.

b) Lizentziarik edo baimenik behar ez denean ordenantza honen 1. artikuluan aipatutako herriko jabari publikoaren aprobetxamendu berezirako edo erabilerarako, herriko jabari publikoaren aprobetxamendua edo erabilera hasten den unetik.

3. Herriko jabari publikoaren aprobetxamendu bereziak zenbait ekitalditan luzatzen badira, tasaren sortzapena urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean gertatuko da, eta zergaldia urte naturala izanen da.

6. artikulua. Kudeaketa arauak.

1. Tasa eskatuko da autolikidazio bidez. Ordaintzera behartuta dagoenak hala nahi badu, autolikidazioaren ordez, deklarazio bat aurkezten ahal du, elementuei eta gainerakoei buruz, tributu-kuotak zehazteko. Baldin artikulu honek ezarritako epean ez badu autolikidazioarik aurkezten, edo, behar denean, deklaraziorik, Administrazioak eskatuko du tasa ordaindu dadila, horretarako kuotak jakinaraziz tasa ordaintzera behartua dagoenari. Ordaintzera beharturik dauden enpresek aurkeztutako autolikidazioak egiazta eta ikuska ditzake Udal Administrazioak, eta, behar izanez gero, egoki diren likidazio osagarriak eginen ditu.

2. Tarifen arabera ordaindu beharreko zenbatekoak likidatuko dira eskatutako aprobetxamendu bakoitzeko, honela:

a) Aprobetxamendu berrien kontzesioetan, aprobetxamendu berezia gozatzeko baimen eskaerarekin batera aurkeztu beharko da, behar bezala betea, tasaren autolikidaziorako inprimakia, edo, bestela, ondotik heldu den paragrafoa aplikatuko da.

Aurrekoaren ordez, pertsona behartuak hala nahi badu, Idazkaritzan aurkez daitezke deklarazioko elementuak, Udaleko funtzionario eskudunak behar den laguntza eman dezan zorra zehazteko. Kasu horretan, interesdunari abonu-agiri bat emanen zaio, kuota ordain dezan une horretan berean edo egoki den epean, abonu-agirian bertan adierazitako tokietan.

b) Jada egiten ari diren edo baimendurik dauden aprobetxamenduen edo erabileren kasuetan, urteko lehenbiziko hiruhilekoan ordainduko da tasa. Ordainketa errazteko, edo pertsona behartuak ez badu daturik ematen, behin epea iraganda, Udalak behar den likidazioa eginen du, eta subjektu pasiboaren helbidera igor dezake likidazio-agiri bat, egoki dena ordainketa egiteko banku-entitate laguntzailean edo Udalaren kutxan.

Nolanahi ere, aipatutako ordainketa-agiria ez jasotzeak ez du salbuesten tasa ordaintzetik, Udalak zehaztutako epean, eta Udalaren eskubidea da Tributuei buruzko Foru Lege Orokorreko bitartekoak aplikatzea.

3. Subjektu pasiboak eska dezake tasaren ordainketa helbideratzea, eta, halakoetan, aginduko da kargua egin dadila borondatez ordaintzeko epearen azken hamabostaldian.

Ordenantza honetan kudeaketa- eta bilketa-arauei buruz aurreikusi ez den orotan, edo Zergei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Legearekin kontraesanean dagoen orotan, Lege horretan ezarritakoari jarraituko zaio, izaera orokorra baitu.

7. artikulua. Tasen jakinarazpenak.

1. Ordenantza honetan aipatutako aprobetxamenduen kasuan, tributu-zorra interesdunari jakinaraziko zaio, autolikidazioa aurkezten den unean, edo, autolikidaziorik aurkezten ez bada, likidazioa jakinarazten den unean.

Aurreko apartatuan aurreikusitakoa gorabehera, baldin behin autolikidazioa egiaztaturik ikusten bada okerra dela, likidazio osagarria eginen da.

2. Ordenantza honen xede diren aprobetxamendu berezi edo erabilera jarraituen tasei dagokienez (aldizkakoak dira), autolikidazioaren aurkezpena edo, pertsona behartuak aurkezten ez badu, likidazioa, jakinarazitzat joko da, eta ulertuko da une horretan ematen zaiola alta zergadunen erregistroan. Administrazio honek aukeratzen badu, bere ahala baita, jakinarazpen kolektibo bat egitea, alta hori jakinaraziko da bat etorriz Tributuei buruzko Foru Lege Orokorrak ezarritako prozedurarekin. Hurrengo ekitaldietako tasa jakinaraz daiteke banan-banan edo kolektiboki, errolda jendaurrean jarriz Udalaren iragarki-taulan, egoki den aldian, zeina iragarriko baita Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

3. Ordenantza honetan araututako aprobetxamenduak edo erabilerak nahi dituzten pertsona fisiko edo juridikoek eta gainerako entitate interesdunek, edo kontzesio administratiboen edo bestelako legezko baimenen titularrek, ez badute nahitaezko (hala bada) udal baimenik, eskatu egin beharko dute, eta aplikatzekoak diren legezko tramiteak bete beharko dituzte, eta halakorik ez egiteak ez ditu salbuetsiko tasa ordaintzetik.

4. Behin ordenantzak aipatutako ondasunak okupatzea baimendurik, edo okupazio hori ezarririk, ez baldin bada zehatz adierazten aprobetxamenduaren edo erabileraren iraupena, ulertuko da luzatu egiten dela, ordenantza honen ondorioetarako, harik eta subjektu pasiboek baja deklarazioa aurkezten duten arte.

5. Baja aurkezteak berekin dakar erabileraren bukaera, eta ondorioak izanen ditu tarifen epigrafean ezarritako denboraldi naturalen lehenbiziko egunetik hasita.–Baja aurkezten ez bada tasa ordaintzen segitu beharko da.

Ordenantza honetan aurreikusi gabeko guztian, kudeaketa eta diru-bilketarako arauei dagokienez, aplikatuko da Tributuei buruzko Foru Lege Orokorra, haren izaera orokorra dela eta. Orobat, foru lege hori bera aplikatuko da baldin ordenantza honek zerbaitetan kontra egiten badio.

Ordenantza honetan jakinarazpen-arauei buruz aurreikusi gabeko guztiari dagokionez, edo Zergei buruzko Foru Lege Orokorrarekin kontraesanean dagoenari dagokionez, oro har lege horretan ezarritakoari jarraituko zaio.

8. artikulua. Arau-hausteak eta zehapenak.

Arau-hausteen eta zehapenen araubideari dagokionez, aplikatuko da indarrean den Tributuei buruzko Foru Lege Orokorrean xedatutakoa.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza honek, oraingo edukiarekin, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra, eta 2022ko urtarrilaren 1ean hasiko da aplikatzen, eta indarrean segituko du hurrengo ekitaldietan, harik eta aldatzen edo berariaz indargabetzen den arte.

Tafallako Udalak hasiera batez onetsi zuen 2021eko urriaren 26an egindako osoko bilkura arruntean. Behin betiko bihurtu da erreklamaziorik ez aurkeztearekin.

1. ERANSKINA

TARIFA IDENTIFIKATZAILEEN KOADROA, ORDENANTZAN AURREIKUSITAKO TRIBUTU-KUOTAREKIN

Zerga-oinarriaren kalkulu-taulak

I.I. taldea.–Elektrizitatea. Aireko lineak.

INSTALAZIOA

BALIO UNITARIOA

Baliokidetasuna, lur motaren arabera

(m²/ml) (C)

Zerga-oinarria

Hegal eroalea (euroak/ml) (A+B)x0.5x(C)

Zerga-oinarria

euskarria

(euroak/m²)

(A+B)x0.5

LURZORUA

(euroak/m²) (A)

ERAIKUNTZA (euroak/m²) (B)

HIGIEZINA (euroak/m²)

(A+B)

RM =0.5

(A+B)xRM

KATEGORIA BEREZIA

A1 MOTA

Goi-tentsioko aireko linearen metro bat. Tentsioa U ≥ 400 kV. Zirkuitu bikoitza edo zirkuitu gehiago

0,045

27,574

27,619

13,810

17,704

244,490

euroak/ml

13,810

euroak/m²

A2 MOTA

Goi-tentsioko aireko linearen metro bat. Tentsioa U ≥ 400 kV. Zirkuitu bakuna

0,045

16,856

16,901

8,451

17,704

149,610

euroak/ml

8,451

euroak/m²

A3 MOTA

Goi-tentsioko aireko linearen metro bat. Tentsioa 220 kV ≤ U < 400 kV. Zirkuitu bikoitza edo zirkuitu gehiago

0,045

39,015

39,060

19,530

11,179

218,318

euroak/ml

19,530

euroak/m²

A4 MOTA

Goi-tentsioko aireko linearen metro bat. Tentsioa 220 kV ≤ U < Uz400 kV. Zirkuitu bakuna

0,045

23,850

23,895

11,947

11,179

133,554

euroak/ml

11,947

euroak/m²

LEHENBIZIKO KATEGORIA

B1 MOTA

Goi-tentsioko aireko linearen metro bat. Tentsioa 110 kV < U < 220 kV. Zirkuitu bikoitza edo zirkuitu gehiago

0,045

26,333

26,378

13,189

6,779

89,403

euroak/ml

4,470

euroak/m²

B2 MOTA

Goi-tentsioko aireko linearen metro bat. Tentsioa 110 kV < U < 220 kV. Zirkuitu bakuna

0,045

20,137

20,182

10,091

6,779

68,403

euroak/ml

3,420

euroak/m²

B3 MOTA

Goi-tentsioko aireko linearen metro bat. Tentsioa 66 kV ≤ U < 110 kV.

0,045

20,325

20,370

10,185

5,650

57,545

euroak/ml

2,877

euroak/m²

BIGARREN KATEGORIA

C1 MOTA

Goi-tentsioko aireko linearen metro bat. Tentsioa 45 kV < U < 66 kV. Zirkuitu bikoitza edo zirkuitu gehiago

0,045

50,921

50,966

25,483

2,376

60,553

euroak/ml

25,483

euroak/m²

C2 MOTA

Goi-tentsioko aireko linearen metro bat. Tentsioa 45 kV < U < 66. Zirkuitu bakuna

0,045

29,459

29,504

14,752

2,376

35,053

euroak/ml

14,752

euroak/m²

C3 MOTA

Goi-tentsioko aireko linearen metro bat. Tentsioa 30 kV ≤ U < 45 kV.

0,045

28,321

28,366

14,183

2,376

33,701

euroak/ml

14,183

euroak/m²

HIRUGARREN KATEGORIA

D1 MOTA

Goi-tentsioko aireko linearen metro bat. Tentsioa 20 kV < U < 30 kV.

0,045

29,176

29,221

14,611

1,739

25,414

euroak/ml

13,949

euroak/m²

D2 MOTA

Goi-tentsioko aireko linearen metro bat. Tentsioa 15 kV < U < 20

0,045

20,553

20,598

10,299

1,739

17,914

euroak/ml

13,949

euroak/m²

D3 MOTA

Goi-tentsioko aireko linearen metro bat. Tentsioa 10 kV ≤ U < 15 kV.

0,045

19,691

19,736

9,868

1,534

15,139

euroak/ml

13,949

euroak/m²

D4 MOTA

Goi-tentsioko aireko linearen metro bat. Tentsioa 1 kV < U < 10 kV

0,045

14,534

14,579

7,290

1,517

11,059

euroak/ml

13,949

euroak/m²

U Tentsio nominala.

Tentsio nominala 220KV baino txikiagoa duten garraio-sareko lineak sartuko dira, tributaziorako, dagokien tentsioaren kategorian.

I.II. taldea.–Elektrizitatea. Lurpeko lineak.

INSTALAZIOA

BALIO UNITARIOA

Baliokidetasuna, lur motaren arabera

(m²/ml) (C)

Zerga-oinarria

(euroak/ml)

(A+B)x0.5x(C)

LURZORUA

(euroak/m²) (A)

ERAIKUNTZA

(euroak/m²) (B)

HIGIEZINA (euroak/m²)

(A+B)

RM =0.5

(A+B)xRM

KATEGORIA BEREZIA

A1 MOTA

Goi-tentsioko lurpeko linearen metro bat. Tentsioa U≥ 400Kv.

0,045

1.185,928

1.185,973

592,987

0,600

355,792 euroak/ml

A2 MOTA

Goi-tentsioko lurpeko linearen metro bat. Tentsioa 220Kv≤U<400Kv.

0,045

1.111,808

1.111,853

555,926

0,600

333,556 euroak/ml

LEHEN KATEGORIA

B1 MOTA

Goi-tentsioko lurpeko linearen metro bat. Tentsioa 110Kv<U<220Kv.

0,045

1.063,406

1.063,451

531,726

0,500

265,863

B2 MOTA

Goi-tentsioko lurpeko linearen metro bat. Tentsioa 66Kv<U≤110Kv.

0,045

726,086

726,131

363,066

0,500

181,533

BIGARREN KATEGORIA

C1 MOTA

Goi-tentsioko lurpeko linearen metro bat. Tentsioa 45Kv<U≤660Kv.

0,045

339,860

339,905

169,953

0,400

67,981

C2 MOTA

Goi-tentsioko lurpeko linearen metro bat. Tentsioa 30Kv<U≤45Kv.

0,045

295,530

295,575

147,788

0,400

59,115

HIRUGARREN KATEGORIA

D1 MOTA

Goi-tentsioko lurpeko linearen metro bat. Tentsioa 20Kv<U≤30Kv.

0,045

265,978

266,023

133,011

0,400

53,205

D2 MOTA

Goi-tentsioko lurpeko linearen metro bat. Tentsioa 15Kv<U≤20Kv.

0,045

236,425

236,470

118,235

0,400

47,294

D3 MOTA

Goi-tentsioko lurpeko linearen metro bat. Tentsioa 10Kv<U≤15Kv.

0,045

141,855

141,900

70,950

0,400

28,380

D4 MOTA

Goi-tentsioko lurpeko linearen metro bat. Tentsioa 1Kv<U≤10Kv.

0,045

118,213

118,258

59,129

0,400

23,652

U Tentsio nominala.

Tentsio nominala 220KV baino txikiagoa duten garraio-sareko lineak sartuko dira, tributaziorako, dagokien tentsioaren kategorian.

II. taldea.–Gasa eta hidrokarburoak.

INSTALAZIOA

BALIO UNITARIOA

RM

Baliokidetasuna, lur motaren arabera (C)

Zerga-oinarria

(euroak/neurketa unitatea) (A+B)x(C)

LURZORUA

(euroak/m²) (A)

ERAIKUNTZA

(euroak/m²)

(B)

HIGIEZINA

(euroak/m²)

(A+B)

0.5

(A+B)x0.5

A MOTA

Gasaren edo hidrokarburoen hodien metro bat, 4 hazbete bitarteko diametroa

0,045

16,387

16,432

8,216

3,00 (m²/ml)

24,648

(euroak/ml)

B MOTA

Gasaren edo hidrokarburoen hodien metro bat, 4 hazbetetik gora eta 10 hazbete bitarteko diametroa

0,045

28,677

28,722

14,361

6,000 (m²/ml)

86,165

(euroak/ml)

C MOTA

Gasaren edo hidrokarburoen hodien metro bat, 10 hazbetetik gora eta 20 hazbete bitarteko diametroa

0,045

46,088

46,133

23,066

8,000 (m²/ml)

184,530

(euroak/ml)

D MOTA

Gasaren edo hidrokarburoen hodien metro bat, 20 hazbetetik gorako diametroa

0,045

49,160

49,205

24,603

10,000 (m²/ml)

246,025

(euroak/ml)

E MOTA

Gas edo hidrokarburo tankea edo andela edo bulkatzeko instalazio bat, 10 m³ bitartekoa

0,045

63,500

63,545

31,773

100,000

(m²/unit.)

3.177,250

(euroak/unit.)

F MOTA

Gas edo hidrokarburo tankea edo andela edo bulkatzeko instalazio bat, 10 m³-koa edo handiagoa

0,045

63,500

63,545

31,773

500,000

(m²/unit.)

15.886,250

(euroak/unit.)

III. taldea.–Ura.

INSTALAZIOA

BALIO UNITARIOA

RM

Baliokidetasuna, lur motaren arabera (m²/ml) (C)

Zerga-oinarria (A+B)x(C)

LURZORUA

(euroak/m²) (A)

ERAIKUNTZA

(euroak/m²)

(B)

HIGIEZINA (euroak/m²)

(A+B)

0.5

(A+B)x0.5

A MOTA

Hodi metro bat, 10 cm bitarteko diametroa

0,045

10,366

10,411

5,205

3,000

16,616

B MOTA

Hodi metro bat, 10 cm-tik gora 25 cm bitarteko diametro

0,045

13,292

13,337

6,668

3,000

20,005

C MOTA

Hodi metro bat, 25 cm-tik gora 50 cm bitarteko diametroa

0,045

18,975

19,020

9,510

3,000

28,530

D MOTA

Hodi metro bat, 50 cm-tik gorakoa

0,045

22,869

22,914

11,457

3,000

34,371

E MOTA

Kanaleko metro lineal bat

0,045

26,532

26,577

13,289

D

13,289xD

D: kanalaren barneko perimetroa (m).

IV. taldea.–Bestelakoak.

INSTALAZIOA

BALIO UNITARIOA

RM

Baliokidetasuna, lur motaren arabera (C)

Zerga oinarria (A+B)x(C)

LURZORUA

(euroak/m²) (A)

ERAIKUNTZA

(euroak/m²) (B)

HIGIEZINA

(euroak/m²) (A+B)

0.5

(A+B)x0.5

A MOTA

Sakonera osoan zorupean benetan okupatuta dagoen oinplanoko metro lineal bakoitzeko

0,045

13,787

13,916

6,916

2,000 (m²/ml)

13,832

(euroak/ml)

B MOTA

Zoruan benetan okupatutako edo hegalkinean altura osoan okupatutako metro karratu bakoitzeko

0,045

10,366

10,411

5,205

1,000 (m²/m²)

5,205

(euroak/m²)

Tarifen taulak

I.I. taldea.–Elektrizitatea. Aireko lineak.

INSTALAZIOA

Zerga-oinarria

Hegal eroalea (euroak/ml) (A+B)x0.5x(C)

Zerga-oinarria euskarria (euroak/m²) (A+B)x0.5x

Zerga-oinarria Hegal eroalea

Zerga-oinarria hegal eroalea × zerga-tasa (% 2,5) (euroak/ml)

Tarifa oinarri gunea Zerga-oinarria euskarria × zerga-tasa (% 5) (euroak m²)

Tarifa euskarri gunea (hegalkin eroaleak)

Zerga-oinarria euskarria × zerga-tasa (% 2,5) (euroak m²)

KATEGORIA BEREZIA

A1 MOTA

Goi-tentsioko aireko linearen metro bat. Tentsioa U ≥ 400 kV. Zirkuitu bikoitza edo zirkuitu gehiago

244,490

13,810

6,112 euroak/ml

0,690 euroak/m²

0,345 euroak/m²

A2 MOTA

Goi-tentsioko aireko linearen metro bat. Tentsioa U ≥ 400 kV. Zirkuitu bakuna

149,610

8,451

3,740 euroak/ml

0,423 euroak/m²

0,211 euroak/m²

A3 MOTA

Goi-tentsioko aireko linearen metro bat. Tentsioa 220 kV ≤ U < 400 kV. Zirkuitu bikoitza edo zirkuitu gehiago

218,318

19,530

5,458 euroak/ml

0,977 euroak/m²

0,488 euroak/m²

A4 MOTA

Goi-tentsioko aireko linearen metro bat. Tentsioa 220 kV < Uz400 kV. Zirkuitu bakuna

133,554

11,947

3,339 euroak/ml

0,597 euroak/m²

0,299 euroak/m²

LEHEN KATEGORIA

B1 MOTA

Goi-tentsioko aireko linearen metro bat. Tentsioa 110 kV < U < 220 kV. Zirkuitu bikoitza edo zirkuitu gehiago

89,403

4,470

2,235 euroak/ml

0,224 euroak/m²

0,112 euroak/m²

B2 MOTA

Goi-tentsioko aireko linearen metro bat. Tentsioa 110 kV < U < 220 kV. Zirkuitu bakuna

68,403

3,420

1,710 euroak/ml

0,171 euroak/m²

0,086 euroak/m²

B3 MOTA

Goi-tentsioko aireko linearen metro bat. Tentsioa 66 kV ≤ U < 110 kV.

57,545

2,877

1,439 euroak/ml

0,144 euroak/m²

0,072 euroak/m²

BIGARREN KATEGORIA

C1 MOTA

Goi-tentsioko aireko linearen metro bat. Tentsioa 110 kV < U < 220 kV. Zirkuitu bikoitza edo zirkuitu gehiago

60,553

25,483

1,514 euroak/ml

1,274 euroak/m²

0,637 euroak/m²

C2 MOTA

Goi-tentsioko aireko linearen metro bat. Tentsioa 110 kV < U < 220 kV. Zirkuitu bakuna

35,053

14,752

0,876 euroak/ml

0,738 euroak/m²

0,369 euroak/m²

C3 MOTA

Goi-tentsioko aireko linearen metro bat. Tentsioa 66 kV ≤ U < 110 kV.

33,701

14,183

0,843 euroak/ml

0,709 euroak/m²

0,355 euroak/m²

HIRUGARREN KATEGORIA

D1 MOTA

Goi-tentsioko aireko linearen metro bat. Tentsioa 20 kV < U < 30 kV.

25,414

13,949

0,635 euroak/ml

0,697 euroak/m²

0,349 euroak/m²

D2 MOTA

Goi-tentsioko aireko linearen metro bat. Tentsioa 15 kV < U < 20

17,914

13,949

0,448 euroak/ml

0,697 euroak/m²

0,349 euroak/m²

D3 MOTA

Goi-tentsioko aireko linearen metro bat. Tentsioa 10 kV ≤ U < 15 kV.

15,139

13,949

0,378 euroak/ml

0,697 euroak/m²

0,349 euroak/m²

D4 MOTA

Goi-tentsioko aireko linearen metro bat. Tentsioa 1 kV < U < 10 kV

11,059

13,949

0,276 euroak/ml

0,697 euroak/m²

0,349 euroak/m²

U Tentsio nominala.

Tentsio nominala 220KV baino txikiagoa duten garraio-sareko lineak sartuko dira, tributaziorako, dagokien tentsioaren kategorian.

I.II. taldea.–Elektrizitatea. Aireko lineak.

INSTALAZIOAK

Zerga-oinarria (euroak/ml) (A+B)x0.5x(C)

Tarifa

Zerga-oinarria × zerga-tasa (% 5)

(euroak/ml)

KATEGORIA BEREZIA

A1 MOTA

Goi-tentsioko lurazpiko linearen metro bat. Tentsioa U≥ 400Kv.

355,792

17,790

A2 MOTA

Goi-tentsioko lurazpiko linearen metro bat. Tentsioa 220Kv≤U<400Kv.

333,556

16,678

LEHEN KATEGORIA

B1 MOTA

Goi-tentsioko lurazpiko linearen metro bat. Tentsioa 110Kv<U<220Kv.

265,863

13,293

B2 MOTA

Goi-tentsioko lurazpiko linearen metro bat. Tentsioa 66Kv<U≤110Kv.

181,533

9,077

BIGARREN KATEGORIA

C1 MOTA

Goi-tentsioko lurazpiko linearen metro bat. Tentsioa 45Kv<U≤660Kv.

67,981

3,399

C2 MOTA

Goi-tentsioko lurazpiko linearen metro bat. Tentsioa 30Kv<U≤45Kv.

59,115

2,399

HIRUGARREN KATEGORIA

D1 MOTA

Goi-tentsioko lurazpiko linearen metro bat. Tentsioa 20Kv<U≤30Kv.

53,205

2,660

D2 MOTA

Goi-tentsioko lurazpiko linearen metro bat. Tentsioa 15Kv<U≤20Kv.

47,294

2,365

D3 MOTA

Goi-tentsioko lurazpiko linearen metro bat. Tentsioa 10Kv<U≤15Kv.

28,380

1,419

D4 MOTA

Goi-tentsioko lurazpiko linearen metro bat. Tentsioa 1Kv<U≤10Kv.

23,652

1,183

U Tentsio nominala.

220 kv-tik beherako tentsio nominala duten garraio-sareko lineak dagokien tentsioaren kategorian sartuko dira zergak ordaintzeari dagokionez.

II. taldea.–Gasa eta hidrokarburoak.

INSTALAZIOA

Zerga-oinarria

(euroak/neurketa unitatea) (A+B) × (C)

Zerga-oinarria × Zerga-tasa(% 5)

(euroak/neurketa unitatea)

A MOTA

Gasaren edo hidrokarburoen hodien metro bat, 4 hazbete bitarteko diametroa

24,648 (euroak/ml)

1,232 (euroak/ml)

B MOTA

Gasaren edo hidrokarburoen hodien metro bat, 4 hazbetetik gora eta 10 hazbete bitarteko diametroa

86,165 (euroak/ml)

4,308 (euroak/ml)

C MOTA

Gasaren edo hidrokarburoen hodien metro bat, 10 hazbetetik gora eta 20 hazbete bitarteko diametroa

184,530 (euroak/ml)

9,227 (euroak/ml)

D MOTA

Gasaren edo hidrokarburoen hodien metro bat, 20 hazbetetik gorako diametroa

246,025 (euroak/ml)

12,301 (euroak/ml)

E MOTA

Gas edo hidrokarburo tankea edo andela edo bulkatzeko instalazio bat, 10 m³ bitartekoa

3.177,250 (euroak/Unit.)

158,863 (euroak/Unit.)

F MOTA

Gas edo hidrokarburo tankea edo andela edo bulkatzeko instalazio bat, 10 m³-koa edo handiagoa

15.886,250 (euroak/Unit.)

794,313 (euroak/Unit.)

III. taldea.–Ura.

INSTALAZIOA

Zerga-oinarria

(euroak/ml) (A+B) × (C)

Tarifa

Zerga-oinarria × Zerga-tasa (% 5) (euroak/ml)

A MOTA

Hodi metro bat, 10 cm bitarteko diametroa

15,616

0,781

B MOTA

Hodi metro bat, 10 cm-tik gora eta 25 cm bitarteko diametroa

20,005

1,000

C MOTA

Hodi metro bat, 25 cm-tik gora eta 50 cm bitarteko diametroa

28,530

1,427

D MOTA

Hodi metro bat, 50 cm-tik gorakoa

34,371

1,719

E MOTA

Kanaleko metro lineal bat

13,289xD

0,664xD

IV. taldea.–Bestelakoak.

INSTALAZIOA

Zerga-oinarria

(euroak/neurketa unitatea) (A+B) × (C)

Tarifa

Zerga-oinarria × zerga-tasa (% 5) (euroak/ml)

A MOTA

Sakonera osoan zorupean benetan okupatuta dagoen oinplanoko metro lineal bakoitzeko

13,832 (euroak/ml)

0,692 (euroak/ml)

B MOTA

Zoruan benetan okupatutako edo hegalkinean altura osoan okupatutako metro karratu bakoitzeko

5,205 (euroak/m²)

0,260 (euroak/m²)

Iragarkiaren kodea: L2117964