290. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABREDO

Ordenantza, eguzki energia jasotzeko instalazioak arautzen dituena. Hasierako onespena

Cabredoko Udalak, 2021eko azaroaren 3an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza bat, eguzki energia jasotzeko instalazioak arautzen dituena Cabredoko udal-mugartean.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, interesdunek azter dezaten eta, nahi badute, egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten. Aipatu epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat joko da ordenantza, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Cabredon, 2021eko abenduaren 10ean.–Alkatea, Arantzazu Fernández Cayetano.

Iragarkiaren kodea: L2117366