290. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

2022ko lan-egutegia eta egun baliogabeak

Honen bidez aditzera ematen da, orok jakin dezan, Berriozarko Udaleko Gobernu Batzordeak honako erabaki hau hartu zuela 2021eko abenduaren 1ean:

Kontuan harturik abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen lanaldiaren urteko lanordu kopurua ezartzen duena, eta apirilaren 9ko 140/2021 Ebazpena, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2022ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena (2021eko 111. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 13koa), Gobernu Batzarrak honako hau erabaki du aho batez:

Lehena.–Honako hauek izanen dira Berriozarko Udalean ordaindu bai baina errekuperatuko ez diren 2022. urteko jaiegunak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 14a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 15a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 18a: Pazko astelehena.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 26a: Eguberri biharamuna.

Era berean, baliogabeak izanen dira, 2022. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta Berriozarko Udalak jaiegun deklaratutako egunak.

Bigarrena.–Berriozarko Udalaren herriko jaia abenduaren 27a izanen da. Lan-baldintzei buruzko hitzarmenean/akordioan ezarritakoarekin bat, jaiegunak izanen dira Berriozarko festen hasierako eguna, abuztuaren 31, 14:00etatik aurrera, eta hurrengoa, irailaren 1a.

Hirugarrena.–Lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 da, indarreko legediarekin bat, salbu eta beren ezaugarriengatik eta legearen arabera beste bat duten lanpostuetan. Ordutegi malgua egonen da, indarrean dauden Funtzionarioen eta administrazio-kontratudunen lan-baldintzei buruzko Akordioaren VII. eranskinean eta Berriozarko Udaleko lan-kontratudunen lan baldintzei buruzko 2014-2015 urteetako Hitzarmenean araututakoa.

Laugarrena.–Berriozarko Udaleko bulegoetan, neguan, eguneko lanaldia izanen da 7 ordu eta 30 minutukoa, astelehenetik ostiralera bitarte. Udan (ekainaren 15etik irailaren 18ra, biak barne), 6 ordu eta 30 minutukoa izanen da. Alkatetzaren erabaki bidez ezarriko da jendearentzako ordutegia aldi horretarako. Udako aldi horretan 20 opor egun hartu beharko dira; beste 7ak, urtearen gainerakoan.

Bosgarrena.–Uztailaren 6an eta 7an bulegoak itxita egonen dira, modu horretan urteko lanorduen kopurura egokitzeko.

Berriozarren, 2021eko abenduaren 14an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2117371