290. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AURITZ

Herri-lurretako ondasunen aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren 51. artikulua aldatzea. Hasierako onespena

Aurizko Udalak, 2021eko urriaren 4an egin osoko bilkuran, Herri-lurretako ondasunen aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantza aldatzea onetsi zuen hasiera batean: “51. Artikulua”.

Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztuko ez bada, ordenantza behin betiko onetsiko da eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Auritzen, 2021eko abenduaren 9an.–Alkatea, Jose Irigaray Gil.

Iragarkiaren kodea: L2117332