290. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Aldaketa egituratzailea Udal Plan Orokorrean, 1. poligonoko 308. lurzatian. Araudia

Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariaren azaroaren 30eko 143E/2021 Foru Aginduaren bidez (261. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 16koa), behin betiko onetsi da Arroizko Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzaile bat 1. poligonoko 308. lurzatian, Mariano Calvo Alonsok sustatua.

Hartara, argitara ematen da onetsitako aldaketari dagokion araudia, bat etorriz ezarrita dagoenarekin apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea) eta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1. artikuluan (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arroitzen, 2021eko azaroaren 25ean.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2117052