290. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANDIGOIEN

Udal ordenantza, etxeko animaliak eta zakur potentzialki arriskutsuak edukitzea arautzen duena. Hasierako onespena

Arandigoiengo Kontzejuko Batzarrak, 2021eko abenduaren 11n egin bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen Etxeko animaliak eta zakur potentzialki arriskutsuak edukitzea arautzen duen udal ordenantza.

Bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin, jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, argitara eman ondotik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta erakundearen iragarki-taulan, herritarrek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Arandigoienen, 2021eko abenduaren 13an.–Kontzejuko burua, Estibaliz Osés Herrero.

Iragarkiaren kodea: L2117368