290. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

2022ko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Alkatetzaren 2021eko abenduaren 14ko 2021-0133 Ebazpenaren bidez onetsi zen Santakarako Udalaren zerbitzuko langileen 2022ko lan-egutegia. Hona hemen haren xedapen zatia:

“Lehena.–Ordaindu bai baina errekuperatuko ez diren jaieguntzat ezartzea 2021. urterako Nafarroako Foru Komunitatean ezarri diren hauek:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 14a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 15a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 18a: Pazko astelehena.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Irailaren 16a: herriko jaia: Santa Eufemia.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 26a: Eguberri biharamuna.

Urteko lanaldiaren banaketa doitzeko, larunbat, igande eta jaiegunez gain, honako hauek lanik gabeko eguntzat joko dira, eta egunotan bulegoak itxirik egonen dira:

–Abuztuaren 16tik 19ra: zaindariaren festak.

Bigarrena.–Santakarako Udalean, urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 da.

Hirugarrena.–Lan-egutegi hau aldatzen ahalko da zerbitzuaren beharren arabera, langilearen baldintzen gainean gaur egun indarra duen araudiari jarraikiz.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bai eta, ediktu bidez, Santakarako Udalaren iragarki-taulan ere.

Bosgarrena.–Ebazpen hau eta lan-egutegia Udaleko langile guztiei jakinaraztea, eta horren berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran”.

Santakaran, 2021eko azaroaren 30ean.–Alkatea, Jesús Luis Caparroso Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L2117418