290. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAITZ

3/2021 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2021eko 261. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 16an, 3/2021 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko aldian inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

GASTUAK:

Harrobia lehengoratzeko proiektua idaztea: 17.061,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza: 14.100,00 euro.

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 2.961,00 euro.

Jaitzen, 2021eko abenduaren 14an.–Alkatea, Francisco Javier Eraso Azqueta.

Iragarkiaren kodea: L2117420