290. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Antolamendu xehatuaren aldaketa puntuala Udal Planeko arau subsidiarioetan. Behin betiko onespena

Miranda Argako Udalak, 2021eko azaroaren 25eko ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea aldaketa puntuala egitea Miranda Argako Planeamenduko arau subsidiarioen antolamendu xehatuan. Ganados Peralta SLk sustatu du, eta honako atal hau aldatzeari buruzkoa da: “Abeltzaintza intentsiborako eraikinen ezaugarriak (haztegiak)”. Zenbait baldintza berariazko eransten dira zerritegiak eraikitzeko.

Argitara ematen dira aldaketa puntualaren espedienteko hirigintzako arauak (aldaketa puntuala Miranda Argako Planeamenduan, arau subsidiarioetako antolamendu xehatuaren determinazioetan). Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Foru Dekretuaren 79.1 artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Miranda Argan, 2021eko azaroaren 26an.–Alkatea, Francisco Gil Serantes.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2117199