290. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEDEA

Aldaketa, Ledeako rokodromoa arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Ledeako Udalak, 2021eko irailaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Rokodromoa arautzen duen ordenantzan. Erabaki hori 2021eko 242. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 19an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantzan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Ledean, 2021eko abenduaren 14an.–Alkatea, Ricardo Murillo Delfa.

ROKODROMOA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAREN ALDAKETA

5. artikulua. Sarbidea, ordutegiak eta prezioak.

Rokodromoaren instalazioa sarbide librekoa izanen da araudi honen 4. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskalatzaile guztientzat, Ledeako Udalak bere web-orrian eta/edo iragarki-taulan zehaztutako ordutegietan, eta erabat debekatuta egonen da instalaziora ordutegi horretatik kanpo sartzea.

Ledeako Udalak salbuespenez eta arrazoituz baimentzen ahalko du instalazioak zehaztutako ordutegietatik kanpo erabiltzea.

Ledeako Udalak ahalmena du, kautelazko neurri gisa, araudi honetan jasotako punturen bat behin eta berriz betetzen ez duten eskalatzaileei edo eskalatzaile ez direnei sarbidea ukatzeko edo haiek kanporatzeko.

Prezio publiko guztiak instalazioa erabili aurretik ordaindu beharko dira.

Rokodromoaren erabilera bakoitzarekin kreditu bat gastatuko da, eta hauek izanen dira kredituen prezio publikoak:

1 KREDITU

10 KREDITU

Eskalatzaile adingabea, erroldatua

1 euro

7 euro

Eskalatzaile adingabea, erroldatu gabea

3 euro

20 euro

Eskalatzaile adinduna, erroldatua

4 euro

30 euro

Eskalatzaile adinduna, erroldatu gabea

6 euro

45 euro

Iragarkiaren kodea: L2117407