290. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

2022rako lan-egutegia

Kontuan izanik 140/2021 Ebazpena, apirilaren 9koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2022ko jaiegunen egutegi ofiziala.

Ikusirik Alkatetzak proposatutako lan-egutegia, Udal honetako langileekin adostua, eta langileek ontzat emana.

Erabiliz eman zaizkidan eskumenak, apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluaren arabera (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea),

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea 2022. urteko lan-egutegia, Udal honetako langile guztiei aplikatu beharrekoa.

Bigarrena.–Urteko lanegun kopurua 248 izanen da, orduen banaketaren ondorioetarako. Egun horietan, Leozko Udaleko bulegoak irekita egonen dira 9:00etatik 14:00ak arte. Urtarrilaren 7an eta urriaren 31n udal bulegoak itxita egonen dira, oporren kargura. Abenduaren 5ean, 7an eta 9an, udal bulegoak itxita egonen dira, abuztuan hartzen ez diren herriko festetako jaiegunen kargura.

Hirugarrena.–Udal bulegoen zerbitzuan, eguneko lanaldi orokorra zazpi ordu eta hogei minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera.

Lanaldia hasi beharko da 7:00etatik 8:30era doan tartean.

Ordu erdikoa izanen da lanaldiaren barneko atsedenaldia, eta egiaz lan egindako denboratzat hartuko da. Lanaldi murriztua dutenek lanaldiaren proportzioan murriztutako atsedenaldia izanen dute.

Laugarrena.–Oporrak eta ordu-konpentsazioak –gutxieneko zerbitzuak egiteagatik edo beste edozein arrazoirengatik– gehienez ere hartu beharko dira 2022ko urtarrilaren 31ra arte, zerbitzuaren beharrak aintzat harturik betiere.

Bosgarrena.–Oporrak ezin izanen dira diruz konpentsatu, salbu eta erretiroa hartzen denean edo kontratua amaitzen denean, baldin alkateari justifikatzen bazaio lana utzi aurretik hartu ezin izana.

Seigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bai eta Leozko Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan ere.

Zazpigarrena.–Ebazpen hau eta lan-egutegia Udaleko langile guztiei jakinaraztea eta haien berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Iratxetan (Leotz), 2021eko abenduaren 13an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2117365