290. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Xehetasun-azterketa Iturgoiengo UC-8.4 unitatean. Behin betiko onespena

Gesalazko Udalak, 2021eko irailaren 13an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Gesalazko Iturgoiengo UC-8.4 lurzatiaren xehetasun-azterketa.

Bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi zuen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatzen duenarekin, espedientea jendaurrean jarri zen eta inork ez zuen alegaziorik aurkeztu.

Gesalazko Udalak, 2021eko azaroaren 24an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa egitea Iturgoiengo UC-8.4 unitatean (Gesalatz).

Gesalatzen, 2021eko azaroaren 24an.–Alkatea, Pedro José Soto Eguren.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2117315