29. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Mankomunitateko kideen batzarrak, 2020ko abenduaren 29an egin ohiko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2021eko ekitaldiko plantilla organikoa. Hasiera batean onetsitako plantilla organikoa jendaurrean egonen da Mankomunitatearen egoitzan, hamabost egun balioduneko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Mankomunitatearen iragarki-taulan paratuta, herritarrek eta/edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarriari jarraikiz, harat igortzen baitu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluak.

Erreklamaziorik egin ezean, jendaurreko epea iragandakoan, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da.

Larraintzarren (Ultzama), 2020ko abendauren 29an.–Mankomunitateko burua, Ekaitz Astiz Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2101152