2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2021eko aurrekontua. Hasierako onespena
Ultzamako, Basaburuko, Odietako, Atezko, Anueko eta Lantzeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko kideen batzarrak, 2020ko abenduaren 29an egindako bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen 2021eko ekitaldiko aurrekontuen espedientea eta hura betearazteko oinarriak.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori dena, jarraikiz 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari eta harekin bat heldu diren arauei (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Toki Ogasunak).
Larraintzarren (Ultzama), 2020ko abenduaren 29an.–Mankomunitateko burua, Ekaitz Astiz Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2101151