29. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN VICENTE

2020ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2020ko azaroaren 16an egin bilkuran hasiera batean onetsi zen 2020ko ekitaldirako aurrekontuaren eta hura betearazteko oinarrien espedientea, eta 2020ko 299. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 28an, argitaratu zen. Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, aurrekontua behin betiko onetsi da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin. Hona hemen laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

III. kapitulua: 445,00 euro.

IV. kapitulua: 3.900,00 euro.

V. kapitulua: 12.005,00 euro.

Guztira: 16.350,00 euro.

GASTUAK:

II. kapitulua: 14.175,00 euro.

IV. kapitulua: 1.190,00 euro.

Guztira: 15.365,00 euro.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

San Vicenten, 2021eko urtarrilaren 21ean.–Kontzejuko burua, Francisco Javier Iriarte García.

Iragarkiaren kodea: L2101057