29. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Ordenantza, arautzen dituena eraikinak zaharberritzeko Udalaren laguntzak. Hasierako onespena

Oteitzako Udalak, 2021eko urtarrilaren 21ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Eraikinak zaharberritzeko Udalaren laguntzak arautzen dituen ordenantza.

Hasierako onespen hau jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Oteitzan, 2021eko urtarrilaren 22an.–Alkatea, Rubén Darío Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L2101135