29. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

2021eko lan-egutegia

Oteitzako Udalak, 2021eko urtarrilaren 21ean egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, 2021eko lan egutegia onestea udalaren zerbitzuko langileendako. Hona hemen:

Lehenbizikoa.–Onestea honako egun hauek, igandeez gain, jaiegun izatea eta haietan itxita egotea udal bulegoak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 1a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 2a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 5a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 18a: festen txupinazoa; itxita 12:00etatik 15:00etara.

–Abuztuaren 19a: herriko festak.

–Abuztuaren 20a: herriko festak.

–Irailaren 29a: San Migel. Herriko jaia.

–Urriaren 11: Espainiako jai nazionalaren zubia.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 7a: Konstituzioaren zubia.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2021. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetako jaiegunak.

Bigarrena.–Oteitzako Udaleko administrazioan lanorduen urteko kopurua 1.592 da, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuaren arabera, eta honela banatuko da:

1. Eguneko lanaldiak, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutu iraunen du, 7:30etik 15:30 arte bete beharrekoa, astelehenetik ostiralera.

2. Lanaldiaren banaketa hori ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta, lanaldi bereziren bat duten langileei, ez eta ordu konpentsazioren bat dutenei ere (txandakako lana, gauekoa, etab.).

3. Orduen urteko kopuruaren barnean kontuan hartu da irailaren 29a herriko jaia dela eta lau egun daudela ebazpen honen lehenbiziko xedapenean ezarri bezala. Horrek, beraz, egiazko 218 lanegun egiten ditu.

Hirugarrena.–Oteitzako Udalaren Erregistro Orokorra 09:30etik 13:30era egonen da irekita, jendea hartzeko, astelehenetik ostiralera.

Laugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, iragarki-taulan eta Oteitzako Udalaren web-orri ofizialean, orok jakin dezan.

Bosgarrena.–Erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahalko da, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita edo, aitzinetik eta hautara, ondoko bi errekurtso hauetako bat:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako erabakia edo egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita, edo

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren edo erabakiaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Oteitzan, 2021eko urtarrilaren 21ean.–Alkatea, Rubén Darío Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L2101111