29. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 55.1 artikuluan eta haren Erregelamendua onesten duen 93/2006 Foru Dekretuaren 68.1 artikuluan xedatua bete beharrez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

–Sustatzailea: Andueza Generación Eléctrica SL.

–Jarduera: Granada zentral hidroelektrikoa (birgaitzea).

–Tokia: 2. poligonoko 83. lurzatia, Luzaideko Gaindola auzoan.

Luzaiden, 2021eko urtarrilaren 22an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Nicolás Camino Caminondo.

Iragarkiaren kodea: L2101142