29. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

2021eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Leozko Udalak, 2020ko abenduaren 23an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2021eko plantilla organikoa, hala ezarrita baitago abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren testu bategina) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2. artikuluan (foru lege horren bidez jorratu zen Nafarroako Toki Administrazioa).

Hasierako onespena jendaurrean egon da, iragarkia argitaratuta 2021eko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 4an.

Jendaurreko epea iraganik, inork ez duenez alegaziorik aurkeztu plantilla organikoa hasiera batean onesten duen agiriaren kontra, argitara ematen da Leozko Udalaren plantilla organikoaz behin betiko onetsitako agiria, eta hura igortzen Foru Administraziora. Hartara, I. eranskinean ezartzen den bezala gelditu da Leozko Udalaren 2021eko ekitaldiko plantilla organikoa.

Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten ezen behin betiko onetsitako plantillaren aurka honako hauek aurkez daitezkeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan xedatzen denari jarraikiz.

b) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

I. ERANSKINA

2021eko PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

TOKI KOPURUA

LANPOSTUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

MAILA

SARBIDEA

EGOERA

LANP.

M

ARR.

1

Idazkaritza-Kontu-hartzailetza

F

A

Oposizio-lehiaketa

Hutsik

3,72 (19/2008 FD) + 0,58+0,58 (17/2006 FL)

35

1

Zerbitzu anitzetako enplegatua

F

E

Oposizioa

Hutsik

3,21 (19/2008 FD) + 0,78+0,78 (17/2006 FL) +20

10

10

1

Administrari-ofiziala

F

C

Oposizioa

Hutsik

3,36 (19/2008 FD) + 0,58+0,58 (17/2006 FL)

10

Langileen izenen zerrenda

TOKI KOPURUA

IZENA

LANPOSTUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

MAILA

SARBIDEA

EGOERA

1

Cristina Montes Chivite

Idazkaritza-Kontu-hartzailetza

AK

A

Oposizio-lehiaketa

Jardunean

1

Iosu Monreal Ibáñez (1)

Zerbitzu anitzetako 1. mailako ofiziala

LKM

LEren 44. artikulua

Jardunean

1

Rosario Murillo González (1)

Administrari-ofiziala

LKM

LEren 44. artikulua

Lanaldiaren %80

ERABILITAKO SINBOLOGIA OSAGARRIAK

Funtzionarioa

F

Administrazio-kontratuduna

AK

Lan-kontratudun mugagabe ez finkoa

LKM

Lanpostua

LANP.

Maila

M

Bateraezintasuna

BATER.

Arriskukoa

ARR.

PLANTILLA ORGANIKOA APLIKATZEKO ARAU OSAGARRIAK

(1) Zerbitzu anitzetako 1. mailako ofizialaren eta administrari-ofizialaren lanpostuetan hemen aritzearen arrazoia da enpresa-ondorengotza egin zela Leozko Udalak hartu zuenean Orbalan udal sozietateak egiten zituen zerbitzuen kudeaketa zuzena; hartara, langile horiek dira lan-kontratudun ez finko mugagabeak, subrogazio hori dela eta, eta kobratzen dituzte udal sozietate horretako langile gisa jasotzen zituzten ordainsariak. Langile horiek orain aritzen diren lanpostuetan jarraituko dute harik eta funtzionarioekin behin betiko betetzen diren arte zerbitzu anitzetako enplegatuaren eta administrari-ofizialaren lanpostu huts horiek, edo, kasua bada, amortizatzen diren arte.

Iratxetan (Leotz), 2021eko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2101251