29. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAURRIETA

Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Deialdia iragartzen da, bete daitezen bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak, bat etorriz Botere Judizialari buruzko Lege Organi-koaren 101. artikuluarekin eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6., eta 7. artikuluekin.

Horretarako, hamabortz eguneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek eskaerak aurkez ditzaten Udal bulegoetan; horietan, betiere, adierazi beharko dute betetzen dituztela erregelamenduak aipatzen dituen gaitasun eta bateragarritasun baldintzak.

Jaurrietan, 2021eko urtarrilaren 19an.–Alkatea, Nekane Moso Elizari.

Iragarkiaren kodea: L2101144