29. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Aldaketa, Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak eta etxeko animaliak edukitzea arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Ezkabarteko Udalak, 2020ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen ordenantza honen aldaketa:

Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak eta etxeko animaliak edukitzea arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, ordenantzaren aldaketa onetsia jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ezkabarten, 2020ko abenduaren 22an.–Alkatea, Pedro Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2101175