29. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CADREITA

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Cadreitako Udalak, 2021eko urtarrilaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2021eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin.

Cadreitan, 2021eko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.

Iragarkiaren kodea: L2101306