29. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1/2021 EBAZPENA, urtarrilaren 11koa, Kultura eta Kirol Departamentuko idazkari tekniko nagusiak emana, zeinaren bidez Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Museoen Zerbitzuko titularrari eskuordetzen baitzaio zerbitzu horrek antolatutako edo egindako ekintza didaktikoen eta pedagogikoen eta prestakuntza-, zabalkunde- eta dibulgazio-jardueren ziurtagiriak emateko eskumena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko idazkaritza tekniko nagusiak arautzeko Erregelamendua onesten duen otsailaren 21eko 29/2005 Foru Dekretuaren 6. f) artikuluak idazkaritzen esku uzten du departamentuan dauden agiri eta datuen gainean fede emateko eta horien gaineko ziurtagiriak egiteko eskumena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, 11. artikuluan, xedatzen du Foru Administrazio Publikoko organoek zilegi dutela esleituak dituzten eskumenen erabilera eskuordetzea kasuan kasuko administrazioko maila bereko edo baxuagoko beste organo batzuei, hierarkikoki beren menpe ez badaude ere. Elkarlotura hierarkikorik gabeko organoak badira, beharrezkoa izanen da goragoko organo hierarkiko komunak aldez aurretik horretarako onespena ematea.

Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuak ematen dizkion eskumenak erabiliz, Museoen Zerbitzuak bere eskumenen esparruko ekintza didaktikoak eta pedagogikoak eta prestakuntza, zabalkunde eta dibulgazio-jarduerak antolatu eta egiten ditu.

Ekintza eta jarduera horien ziurtagirien bakantasunarengatik, eta interesdunei arreta hobea emateko ziurtagiriak egiteko behar den berehalakotasunarengatik, komenigarria da Museoen Zerbitzua bera izatea arlo horietan ziurtagiriak emateko eskumena betetzen duena, Kultura eta Kirol Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak eskuordetuta.

Horrenbestez, Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Kultura eta Kiroleko kontseilariaren baimena jaso ondoren,

EBAZTEN DUT:

1. Eskuordetzea Museoen Zerbitzuko titularrari Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Museoen Zerbitzuak antolatutako edo egindako ekintza didaktikoen eta pedagogikoen eta prestakuntza-, zabalkunde- eta dibulgazio-jardueren ziurtagiriak emateko eskumena.

2. Ebazpen hau Museoen Zerbitzuko titularrari eta Kultura eta Kirol Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2021eko urtarrilaren 11n.–Idazkari tekniko nagusia, José Miguel Gamboa Baztán.

Iragarkiaren kodea: F2100361