2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTAXOA
11/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
Udalaren aurrekontu orokor eta bakarrean 11. aldaketa egitea onesten duen espedientea jendaurrean egon den bitartean inork ez duenez alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu (iragarkia 2020ko abenduaren 29ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen), behin betiko onetsitzat jo eta laburturik ematen da argitara, kapituluka. Hori guztia, bat etorriz xedaturik dagoenarekin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan. Hona hemen:
Kreditua sortzea, diru-sarreren bitartez
GASTUAK:
PARTIDA | IZENA | ZENBATEKOA (eurotan) |
| Bonuen kanpaina, herriko denda eta enpresetarako | 30.000,00 |
Aldaketak, guztira | 30.000,00 |
Finantzabideak:
DIRU-SARRERAK:
PARTIDA | IZENA | ZENBATEKOA (eurotan) |
| Diru-sarrerak, bonuak saltzeagatik | 30.000,00 |
Aldaketak, guztira | 30.000,00 |
Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.
Artaxoan, 2021eko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.
Iragarkiaren kodea: L2101276