29. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AÑEZKAR

Herri-lurretako aprobetxamenduak enkante publikoan

Añezkarko Kontzejuko Batzarrak, 2020ko abenduaren 18an egin bilkuran, erabaki zuen espedientea hastea, Ezkidi mendiko herri-larreen aprobetxamendua beste onuradun bati adjudikatzeko, herritarren arteko zuzeneko adjudikazioaren bidez.

Interesa duen pertsona orok, Añezkarko Kontzejuko herri-lurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzako 17. artikuluan ezarritako baldintzak betez gero, dagokion eskaera aurkez dezake, aipatu baldintzak egiaztatzeko ordenantzaren 41. artikuluak adierazten duen dokumen-tazioarekin batera. Hori guztia, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita 15 egun balioduneko epean, urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 199. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (honen bidez Nafarroako Toki Entitateen Erregelamendua onetsi zen).

Añezkarren, 2021eko urtarrilaren 27an.–Kontzejuko burua, José Ingel-mo García.

Iragarkiaren kodea: L2101305