289. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 27a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2018-P-1165

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2021eko azaroaren 15ean emandako ebazpenaren bidez, Martzillako Udalari ur publikoen aprobetxamendu bat eman zaio putzu batetik ura hartzeko, Aragoi ibaiaren eskuinaldean, ibilguen polizia eremutik kanpo, Ebro-Aragoi alubioi lurretako Lodosa-Tutera izeneko lur azpiko 049 ur masan, El Campillo alderdian, Martzillako udal-mugartean (Nafarroa), 6. poligonoko 175. lurzatian, aisialdiko erabilerarako (0,25 hektareako lorategiak eta berdeguneak), Martzillako udal-mugartean (Nafarroa), 6. poligonoko 175. eta 186. lurzatietan. Urtean gehienez ere 2.492 m³-ko bolumena izanen du aprobetxamenduak, eta batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean 0,25 l/s-koa izanen da. Aipatutako ebazpenean adierazitako baldintzak bete beharko dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Zaragozan, 2021eko azaroaren 17an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2117256