289. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOKIZ MENDIKO ADMINISTRAZIO BATZARREA

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Lokiz Mendiko Administrazio Batzarreak, 2021eko irailaren 25ean egindako ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko ekitaldiko aurrekontuak eta horiek gauzatzeko oinarriak biltzen dituen espedientea.

Hortaz, aplikatzekoa den araudiaren edukiarekin bat etorriz –Nafarroako Tokiko Ogasunak arautzen dituen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluak eta harekin bat heldu direnak eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikulua eta harekin bat heldu direnak– erabaki hau argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Batzarrearen iragarki-taulan. Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, argitaratzen denetik aurrera, bizilagunek edo interesdunek alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Dena den, ohartarazten zaie jendaurrean dagoen bitartean alegaziorik jasotzen ez bada, espedientearen behin-behineko onespena behin betikoa izatera iragango dela.

Zudairin (Ameskoabarrena), 2021eko abenduaren 13an.–Batzarreko burua. José Miguel Lander Asarta.

Iragarkiaren kodea: L2117361