289. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOKIZ MENDIKO ADMINISTRAZIO BATZARREA

2022ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Lokiz Mendiko Administrazio Batzarreak, 2021eko irailaren 25ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022rako plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egunez, iragarki hau argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, espedientea behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko epea iragan eta gero.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Zudairin (Ameskoabarrena), 2021eko abenduaren 13an.–Batzarreko burua, José Miguel Lander Asarta.

Iragarkiaren kodea: L2117352