289. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA-IMOTZ UDAL ELKARTZEA

2021. urteko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Basaburua-Imotz Udal Elkartzeak, 2021eko abenduaren 2ko ohiko batzarrean, hasiera batez onartu zuen 2021. urteko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Basaburuan, 2021eko abenduaren 10ean.–Lehendakaria Esther Lakasta Perez Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L2117321