289. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Ordenantza fiskalen eta prezio publikoak erregulatzen dituzten arauen aldaketak 2022rako. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2021eko urriaren 7an egindako Osoko Bilkuran, hasiera batez onetsi zituen ordenantza fiskalen eta prezio publikoak erregulatzen dituzten arauen testu eta tarifen aldaketak. Behin espedientea jendaurrean paraturik, aldez aurretik iragarkia 2021eko 246. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 25ekoan, eta Udaletxe honetako iragarki-taulan argitaratu zelarik, eta arauzko epea erreklamaziorik aurkeztu gabe igaro eta gero, behin betiko onetsi dira, eta indarra hartuko dute 2022. urteko urtarrilaren 1etik aitzina. Segidan, testu osoa argitaratzen da, orok jakin dezan eta gainerako ondorioak izan ditzan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 13. artikuluaren 4. eta 5. apartatuetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 262.2 eta 326. artikuluetan aurreikusitakoa betetze aldera.

Iruñean, 2021eko abenduaren 14an.–Alkate udalburua, Enrique Maya Miranda.

Jakitera ematen da hauek direla ordenantza fiskaletan eta prezio publikoak erregulatzen dituzten arauetan aldatu diren artikuluak eta tarifa-eranskinak, 2022ko urtarrilaren 1ean indarra hartuko dutenak:

0. ordenantza.–Honako artikulu hauek aldatzen dira: 8.a, 10.2a, 23.a (lehen paragrafoa), 29.7a, 33.4a, 58.a eta 60.a (“ikuskapen-jarduketei buruzko plan” ordez “tributu-kontroleko plan” jarrita eta “ikuskapen-plan” ordez “tributu-kontroleko plan” jarrita) eta 76.2a.

1. ordenantza.–Artikulu berri bat erantsi eta hiri-unitateen karga-tasa aldatzen da.

2. ordenantza.–IV. apartatua kentzen da.

3. ordenantza.–Hobariei buruzko apartatu bat gehitzen da, eta ondorengo artikuluak berriz zenbakitzen dira.

5. ordenantza.–Luxuzko gastuen gaineko zergari buruzko ordenantza (bingo-jokoa) indargabetzen da, eta hortik aitzina gainerako ordenantzak berriz zenbakitzen dira.

6. ordenantza.–Etxebizitza hutsen gaineko zerga arautzen duen ordenantza. “Okupatu gabeko etxebizitza” ordez “etxebizitza huts” esamoldea erabiltzen da ordenantzaren izenburuan zein testuan.

20. ordenantza.–Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoan tokia erreserbatzeko ordaindu beharreko tasak.–Tarifa-eranskinean, beste banakapen bat gehitzen zaio I.1 epigrafeari (Ibilgailuen pasabideak).

21. ordenantza.–Hiriko jabari publikoko lurzoru, lurgain eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezietako tasak. 10.5 artikulua berridazten da, eta xedapen iragankorra aldatu, 2021en ordez 2022 idatzita.

1. araua.–Puntu berri bat gehitzen da 4. artikuluan. 8., 9. eta 10. artikuluen ordez 8. artikulu bakarra jartzen da.

2. araua.–2. araua zena 2. eta 3. arauetan banakatzen da. Egungo 2. arauak Udalaren kirol instalazioen erabilera arautzen du. Arau berria.

3. araua.–Arau berria, Udalaren eskoletako areto eta instalazioen erabilera arautzen du.

6. araua.–”Catalina de Oscáriz” Arte eta Lanbideetako Udal Eskolako ikastaroetan matrikulatzeko prezio publikoak erregulatzen ditu. 5., 6. eta 7. artikuluen ordez 5. artikulu bakarra jartzen da, eta hortik aurrera gainerako artikuluak berriz zenbakitu.

7. araua.–”Joaquin Maya” Udalaren musika-eskolak ematen dituen ikasketetan izena eman eta parte hartzeagatik ordaindu beharreko prezio publikoak.–Aldatzen dira izenburua eta 3. eta 5. artikuluak. 6., 7. eta 8. artikuluen ordez 6. artikulu bakarra jartzen da, eta gainerako artikuluak berriz zenbakitu. Aldatu egiten da desgaitasunagatik egin beharreko murriztapenaren deskribapena tarifa-eranskinaren III.3 epigrafean.

8. araua.–Iruñeko Udalaren Haur Eskoletako hezkuntza-eta laguntza-zerbitzuarengatik ordaindu beharreko prezio publikoak.–Xedapen iragankorra aldatzen da.

9. araua.–Udalak edo haren erakunde autonomoek antolatutako hezkuntza-, kultura-, kirol- edo gizarte-izaerako nahiz osasuna sustatzeko ikastaro eta jardueretarako sarrera, izen-emate edo matrikulen prezio publikoak erregulatzen dituena. 4. eta 9. artikuluen idazketa berria. 10. artikulua kentzen da.

Hona hemen, osorik transkribatuta, aurreko atalean adierazitako aldaketek eragiten duten erregulazio berria:

0. ORDENANTZA.–KUDEAKETARAKO, DIRU-BILKETARAKO ETA IKUSKAPENERAKO ORDENANTZA FISKALA

8. artikulua. Kudeaketari, diru-bilketari eta ikuskapenari dagozkien prozeduretan elektronikoki egin daitezkeen jarduketa eta izapideek Iruñeko Udalaren Administrazio Prozedura Erkidea eta Araubide Juridiko Elektronikoa arautzen dituen Ordenantzan ezarritakoari eginen diote men.

10. artikulua. 2) Betebeharra sortzen duen gertakari edo elementu berean hainbat zergapeko biltzen badira, denak solidarioki daude behartuak betebehar horretan sartzen diren prestazio guztiak betetzera Udal Ogasunaren aurrean, salbu eta lege mailako arau batean espresuki besterik xedatzen bada.

Udal Ogasunak betebeharraren titularretatik soilik bakar baten nortasuna ezagutzen badu, huts-hutsik haren izenean egin eta jakinaraziko du ebazpena edo, kasua bada, tributu-likidazioa, eta titular horrek bere gain hartu beharko du betebehar guztia, non eta, betebeharra dirua ordaintzea izanik, betebeharraren zatiketa eskatzen ez duen. Zatiketa hori egin ahal izateko, ezinbestekoa izanen da eskatzaileak aditzera ematea zein diren betebeharra duten gainerakoen datu pertsonalak eta helbidea eta bakoitzari nolako proportzioa dagokion.

23. artikulua. Honako hauek ere tributu-zorraren eta, bidezkoa bada, tributu-arloko zehapenen erantzule solidarioak izanen dira:

29. artikulua, 7) apartatua. Udal Administrazioak ez du erruduntasun-testigantza jurisdikzio eskudunera igorriko, ez eta espedientea Fiskaltzara ere, egiaztatzen bada zergapekoak erregularizatu duela bere zerga-egoera, tributu-zorra osorik onartu eta ordainduta, erregularizazioaren xede den tributu-zorra zehazteko egiaztapen- edo ikerketa-jarduketak hasi direla jakinarazi aurretik, edo, halako jarduketak gertatu ez badira, Fiskaltzak, Estatuko abokatuak edo Udal Administrazioaren ordezkari prozesalak zergapekoaren kontra zuzendutako kereila edo salaketa aurkeztu aurretik, edo, eginbideak hasi direla modu formalean jakiteko bide emateko, Fiskaltzak edo Instrukzioko epaileak jarduketak egin aurretik.

33. artikulua, 4) apartatua. Tributu-arloko arau-hauste astunei diruzko isun proportzionala jarriko zaie, kuotaren zenbatekoaren ehuneko 50etik ehuneko 150era bitartekoa, eta ezertan galarazi gabe 35. artikuluaren 3) apartatuan aipatutako murriztapena.

Orobat, zilegi izanen da berandutze-interesak eskatzea, borondatezko epea bukatzen denetik tributu-egoera erregularizatuko duen likidazioa egiten den egunera bitarteko aldirako.

58. artikulua. Ordezten da “ikuskapen-jarduketei buruzko plan” esamoldea “tributu-kontroleko plan” esamoldearekin.

60. artikulua. Ordezten da “ikuskapen-plan” esamoldea “tributu-kontroleko plan” esamoldearekin.

76. artikulua, 2) apartatua. Aitorpen-likidazioei edo autolikidazioei dagozkien diru-sarrerei –epetik at baina aldez aurretik errekerimendurik izan gabe aurkeztu badira– eta epetik at eta aurretiko errekerimendurik gabe aurkeztutako aitorpenek eragindako likidazioei honako errekargu hauek eginen zaizkie:

a) Aitorpena aurkeztu eta diru-sarrera egiteko borondatezko epea bukatu ondoko hilabetearen barnean, %1eko errekargua ezarriko da, eta ez dira aplikatuko berandutze-interesa eta bestela eska zitezkeen zehapenak.

b) Lehen hilabetea iraganik, baina aitorpena aurkeztu eta diru-sarrera egiteko borondatezko epea bukatu ondoan hiru hilabete pasatu baino lehen, %5eko errekargua ezarriko da, eta ez dira aplikatuko berandutze-interesa eta bestela eska zitezkeen zehapenak.

c) Aipatu hiru hilabeteak iraganik, baina aitorpena aurkeztu eta diru-sarrera egiteko borondatezko epea bukatu ondoan hamabi hilabete pasatu baino lehen, %10eko errekargua ezarriko da, eta ez dira aplikatuko berandutze-interesa eta bestela eska zitezkeen zehapenak.

d) Aitorpena aurkeztu eta diru-sarrera egiteko borondatezko epea bukatu ondoan hamabi hilabete pasatuta, errekargua %15ekoa izanen da, eta ez dira aplikatuko bestela eska zitezkeen zehapenak. Halako kasuetan, berandutze-interesak galdatuko dira, halako eran non halakotzat joko baitira 12 hilabeteko epe hori amaitu eta kasuan kasuko ordainketa egin bitarte sortutakoak.

Errekargu horiek epe exekutiboko errekarguekin bateragarriak izanen dira, baldin eta tributu-betebeharpekoek ez badute dirua sartzen epetik kanpoko aitorpen-likidazioa edo autolikidazioa aurkeztearekin batera.

Atal honetan ezarritako errekarguak aplikatzekoak izan daitezen, epez kanpo aurkeztutako aitorpen-likidazioek edo autolikidazioek berariaz identifikatu behar dute zein zergaldiri dagozkion, eta zergaldi horri buruzko datuak bakarrik eduki beharko dituzte.

1. ORDENANTZA FISKALA.–LURREN GAINEKO KONTRIBUZIOA

Hobariak

1. artikulua. Hobaria, eguzki-energiaren edo beste energia berriztagarri batzuen aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak instalatuta dituzten ondasun higiezinetarako

1.1. Jabetza horizontaleko araubidearen mende egon ez eta eguzki-energiaren edo beste energia berriztagarri batzuen aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak –dela banaka, dela beste higiezin batzuekin partekatuta– autokontsumorako instalatuta dituzten higiezinek hobaria izanen dute zergaren gaineko kuota osoaren gainean instalazioa noiz amaitu eta hurrengo hiru zergaldietan, betiere honako baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Instalazioek dagokien udal-lizentzia eduki behar dute, edo, bestela, erantzukizunpeko adierazpena aurkeztuta.

b) Beroa sortzeko instalazioek kolektoreak eduki behar dituzte, administrazio eskudunak behar bezala homologatuta.

c) Subjektu pasiboen errentek, salbuetsiak alde batera utzita, ezin izanen dute gainditu lanbide arteko gutxieneko soldata halako lau.

1.2. Hobariaren ehunekoa %50 izanen da hala bizitegi-erabilerako higiezinetan egindako instalazioetarako nola bizitegi-erabilerako ez beste higiezinetan egindakoetarako.

Urteko hobariaren zenbatekoak ezin izanen du gainditu instalazio-lanen exekuzio materialagatik jabe bakoitzari eragindako kostuaren %30.

1.3. Jabetza horizontaleko araubidearen mende egonda instalazio partekatua egiten duten higiezinek –dela haietan kokatutako etxebizitza eta lokal guztiak dela haietako batzuk energiaz hornitzeko– hobari berdina jasotzen ahalko dute, baldin eta aurreko apartatuan aipatutako baldintzak betetzen badituzte. Hobaria instalazioari lotutako etxebizitza eta lokalek bakarrik jasotzen ahalko dute, eta hobaria %50 izanen da hala bizitegi-erabilerako kasuetan nola bizitegi-erabilerako ez bestekoetan.

Urteko hobariaren zenbatekoak ezin izanen du gainditu instalazio-lanen exekuzio materialagatik jabe bakoitzari eragindako kostuaren %30.

1.4. Hobaria ez da aplikatuko energia berriztagarriak aprobetxatzeko sistemak instalatzea nahitaezkoa den kasuetan, gaiari buruzko berariazko araudiarekin bat.

1.5. Hobaria edozein unetan eskatzen ahalko da hura baliatzeko gehieneko epea amaitu aurretik, eta eragina izanen du, kasuan-kasuan, eskaera noiz egin eta hurrengo zergalditik aitzina.

1.6. Hobaria aplikagarri izateko baldintzak betetzen direla justifikatzeko, eskaera egiten den unean aurkeztu behar dira proiektua edo memoria teknikoa eta adierazpen bat, teknikari eskudun batek sinaturik eta dagokion elkargoak ikus-onetsita –edo halakorik ezean, gaikuntza teknikoa egiaztatzeko agiria–, non berariaz geldituko baita jasota instalazioak aurreko apartatuetan ezarritako baldintzak betetzen dituela hobariaren xede izateko.

Horrez gain, subjektu pasiboak aurkeztu beharko du PFEZaren gaineko aitorpenaren edo likidazioaren kopia –eskaera noiz egin eta jada data horretan aurkezteko epea amaiturik duen ekitaldiari dagokiona–, edo, halakorik aurkezteko betebeharrik ez badu, eskuratutako errenten justifikazioa, eskaera noiz aurkeztu eta data horren aurreko ekitaldikoak. Alor kudeatzaileak ezarritako kasuetan, posible bada ofizioz egiaztatzea, eskatzaileak betekizuna egiaztatzeko aurkeztu behar duen agiriaren ordez egiaztapen horretarako behar den baimena aurkeztuko du.

Jabetza horizontaleko araubideko etxebizitza eta lokalen kasuan, eskabideari dokumentazioa erantsi beharko zaio adierazteko nor diren instalazioan parte duten jabeak eta jabe bakoitzari jasanarazitako kopuruak, bai eta bidezko jotzen den beste edozein agiri ere.

Tarifa-eranskina

Hiri-unitateak:

Karga-tasa berria 2022rako: %0,3948.

2. ORDENANTZA.–JARDUERA EKONOMIKOEN GAINEKO ZERGA

Ezabatzen da IV. apartatua, eduki hau zeukana:

IV.–Jarduera Ekonomikoen Erregistroan alta hartu izanaren gaineko adierazpenarekin batera, subjektu pasiboek lehen zergaldiari dagokion autolikidazioa aurkeztuko dute.

3. ORDENANTZA FISKALA.–ERAIKUNTZEN, INSTALAZIOEN ETA OBREN GAINEKO ZERGA

Hobariak

8. artikulua. Hobaria energia berriztagarrien inguruko obretarako

Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zergaren kuotan %95eko hobaria izanen dute autokontsumorako eguzki-energiaren edo beste energia berriztagarrien aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak txertatzen dituzten eraikuntza, instalazio eta obrek.

Hobari hau energia berriztagarriak aprobetxatzeko sistemak xede dituen exekuzio materialaren kostuari dagokion parteari baino ez zaio aplikatuko, baldin eta haren instalazioa nahitaezkoa ez bada gaiari buruzko berariazko araudiarekin bat.

Horretarako, aurrekontuak bestelako obra batzuk hartzen baditu barne, xede espezifiko horri lotuta ez daudenak, behar bezala banakaturik aurkeztu beharko da obra bakoitzari dagokion zenbatekoa.

Hobaria baliatzeko, honako baldintza hauek bete behar dira:

a) Beroa sortzeko instalazioek kolektoreak eduki behar dituzte, administrazio eskudunak behar bezala homologatuta.

b) Hobari-eskaera eta justifikazio-dokumentazioa eskabide baten bidez aurkeztu behar dira, Udal Ogasunari zuzenduta, lizentzia noiz eskatu eta orduan, edo obraren erantzukizunpeko adierazpenarekin batera.

5. ORDENANTZA FISKALA.–LUXUZKO GASTUEN GAINEKO ZERGA: BINGO JOKOA

Ordenantza hau indargabetu, eta berriz zenbakitzen dira ondorengo ordenantzak.

6. ORDENANTZA FISKALA.–OKUPATU GABEKO ETXEBIZITZEN GAINEKO ZERGA

“Okupatu gabeko etxebizitza” ordez “etxebizitza huts” esamoldea erabiltzen da ordenantzaren izenburuan zein testuan.

20. ORDENANTZA FISKALA.–IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO ETA EREMU PUBLIKOAN TOKIA ERRESERBATZEKO ORDAINDU BEHARREKO TASAK

Tarifa-eranskina

I.1. Etxebizitzei lotutako garajeak, metro lineal bakoitzeko kalkulatuta, urtean:

0. pol.

1. pol.

2. pol.

3. pol.

4. pol.

5. pol.

6. pol.

7. pol.

8. pol.

9. pol.

10. pol.

11. eta 12. poligonoak

1 eta 2 ibilgailu bitarte

92,74

82,43

68,69

56,10

45,80

36,64

27,50

21,49

17,19

16,33

15,47

14,61

3 eta 5 ibilgailu bitarte

93,88

84,72

69,84

57,24

46,94

37,78

27,96

21,84

17,47

16,60

15,73

14,85

6 eta 10 ibilgailu bitarte

125,88

112,39

89,91

70,13

53,05

39,56

28,77

22,48

17,98

17,08

16,19

15,29

11 eta 25 ibilgailu bitarte

135,21

120,72

96,58

75,33

56,98

42,49

30,90

24,14

19,32

18,35

17,38

16,42

26 eta 50 ibilgailu bitarte

153,09

136,69

109,35

85,29

64,52

48,11

34,99

27,34

21,87

20,78

19,68

18,59

51 eta 100 ibilgailu bitarte

183,45

163,79

131,04

102,21

77,31

57,66

41,93

32,76

26,21

24,90

23,59

22,28

101 eta 150 ibilgailu bitarte

227,49

203,11

162,49

126,74

95,87

71,50

52,00

40,62

32,50

30,87

29,25

27,62

151 eta 250 ibilgailu bitarte

308,08

275,08

220,06

171,65

129,83

96,83

70,42

55,02

44,01

41,81

39,61

37,41

251 eta 400 ibilgailu bitarte

427,57

381,78

305,41

238,23

180,19

134,39

97,73

76,36

61,08

57,57

54,97

51,92

400 ibilgailutik gora

510,27

455,61

364,48

284,30

215,03

160,38

116,63

91,13

72,89

68,70

65,61

61,96

21. ORDENANTZA FISKALA.–HIRIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORU, LURGAIN ETA ZORUPEAREN ERABILERA PRIBATIBO EDO APROBETXAMENDU BEREZIETAKO TASAK

10. artikulua, 5) apartatua. Lizentzia edo baimenaren eskatzaileek eskaeran adieraziko dute erabilera edo aprobetxamenduaren iraupena. Ezin badute aldez aurretik iraupen hori zehaztu, erabilera edo aprobetxamendua bukatutakoan aurkeztuko dute aitorpena, eta ulertuko da horiek bukatu direla partikularrak Udalari hori jakinarazten dionean.

Erabilera publikoko lurrak okupatzen badira eraikuntzako material, hondakin, hesi, eskora, asto, aldamio edo gisako instalazioekin, behin erabilera amaituta aurkeztu beharko dira hala obra-bukaerako ziurtagiria -bertan adierazita okupazio-azalera eta –aldia– nola aldamioak eta hesiak instalatu dituen enpresaren fakturen kopia.

Tributu-administrazioak aurkeztutako aitorpenaren arabera eginen du dagokion likidazioa. Partikularrek ez badute betetzen aitortzeko duten betebeharra, ulertuko da erabilerek edo aprobetxamenduek iraun dutela harik eta ikuskapen-zerbitzuek egiaztatu arte baimendutako okupazioa burutua dela, eta tasa likidatuko da kasuan kasuko erabilerak edo aprobetxamenduak zenbat iraun duen eta denbora horren arabera.

Erabilera edo aprobetxamendua denboraldi osorako ematen bada, hiruhileko bakoitza amaitu ondoren ordaintzen ahalko da tasa. Hiruhileko baten likidazioa ez da eginen, erabilerari edo aprobetxamenduari uko egiten bazaio hiruhileko hori hasi baino hilabete lehenago.

XEDAPEN IRAGANKORRA

2022. urtean zehar, bertan behera uzten dira I.1 epigrafean (Mahaiak, aulkiak, mahai hankabakarrak, barrak, itzalkinak, itxiturak eta ostalaritzarako baimendutako antzeko elementuak) jasotako lurzoruaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezietarako tasak.

Halaber, eta kontuan harturik COVID-19aren osasun-krisia ostalaritza-sektore osoari eragiten ari zaion kaltea, aztertuko da zein izan daitekeen baliabide egokia terrazarik ez duten establezimenduek onura lor dezaten terraza dutenen antzeko moduan.

1. ARAUA.–UDAL-LOKALAK ETA -ESPAZIOAK ERABILTZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO PREZIO PUBLIKOAK.

4. artikulua. 4) Fundazioek eta elkarteek ez dute prezio publikoa ordainduko, baldin eta haien helburuek kulturarekin zerikusia izan eta kultur jarduera herritarrei irekia eta irabazi asmorik gabea egiten badute Ziudadelako Arma Aretoaren behean edo Caldereríako aretoan.

8., 9. eta 10. artikuluen ordez, 8. artikulu bakar hau:

8. artikulua. Arau honen tarifa-eranskinaren V. epigrafean jasotako murriztapenak honako arau hauen arabera aplikatuko dira:

1) Murriztapenei heldu nahi dieten eskatzaileek agerrarazi beharko dute baldintzak betetzen dituztela ezarritako epean, hori egiaztatzeko agiriak nahitaez aurkeztuta, artikulu honetan adierazitakoarekin bat. Alor kudeatzaileak ezarritako kasuetan non posible baita ofizioz egiaztatzea, eskatzaileak betekizuna egiaztatzeko aurkeztu behar duen agiriaren ordez egiaztapen horretarako behar den baimena aurkeztuko du.

2) Egiaztatzeko agiriak:

a) Murriztapena familia ugaria izateagatik jasotzeko, familia ugariko titulua, betiere familia ugariei buruzko martxoaren 25eko 20/2003 Foru Legean –zeina maiatzaren 18ko 6/2005 Foru Legeak aldatu baitzuen– ezarritako definizioarekin bat. Murriztapena familia gurasobakarrei aplikatzeko, otsailaren 7ko 5/2019 Foru Legeak ezarritako definizio eta arauekin bat, Nafarroako Foru Komunitatean familia gurasobakarren egiaztapenerako, familia gurasobakarreko titulua.

b) Murriztapena familia-unitatearen diru-sarrerak direla medio jasotzeko, familia-unitateko kideek urtean jasotako diru-sarrera gordinen aitorpen justifikatua eta PFEZa egiteko betebeharra duten kideen zerga horren gaineko aitorpena edo likidazioa, eskaera noiz egin eta jada data horretan aurkezteko epea amaiturik duen ekitaldiari dagokiona. Betebeharrik ez badago PFEZaren gaineko aitorpenik egiteko, datu fiskaletan jasotako diru-sarrera gordin eguneratuak hartuko dira kontuan.

c) Murriztapena desgaitasuna dela medio jasotzeko, agiri ofizial bat, non jasoko baita eskatzaileak %33ko desgaitasuna edo handiagoa duela, edo ezintasun iraunkorra zein baliaezintasuna direla bide administrazio publikoen diru-prestazioak jasotzearen gaineko egiaztagiria.

d) Murriztapena terrorismo-ekintzen biktima izateagatik jasotzeko, biktima-izaera aitortzen duen administrazio-ebazpena edo epaia, eta biktima batekin ahaidetasun-harremanik izanez gero, hori egiaztatzen duen agiria.

e) Murriztapena genero-indarkeriaren biktima izateagatik jasotzeko, hori aitortzen duen epaia, eta biktima batekin ahaidetasun-harremanik izanez gero, hori egiaztatzen duen agiria.

3) Zehaztapenak, familia-unitateen diru-sarrerak direla medio jasotzekoak diren murriztapenetarako:

a) Familia-unitatea: prezio publikoa kalkulatzeko, PFEZaren gaineko indarreko araudian xedatutako familia-unitatearen definizioa hartuko da aintzat.

b) Errenta: PFEZaren gaineko aitorpena edo likidazioa egiteko betebeharra duten familia-unitateko kideen azken aitorpena edo likidazioa –eskaera noiz egin eta data horretan jada aurkezteko epea amaiturik duen ekitaldiari dagokiona– hartu, eta haren zerga-oinarriaren parte orokorra eta aurrezkiaren likidazio-oinarri berezia batuko dira, eta emaitzari salbuetsitako prestazioen edo errenten zenbatekoa gehituko zaio. Ez dira salbuetsitako prestazio edo errentatzat hartuko Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziak (PANA) mendekotasuna duten pertsonak familia-ingurunean zaintzeko emandako laguntzak.

c) Errenta garbia: errenta garbia kalkulatzeko, aurreko apartatuan zehaztutako errentaren eta gastu kengarrien diferentzia hartuko da kontuan.

d) Gastu kengarriak: Honako hauek:

1. Ohiko etxebizitzako gastuak (muga: 400 euro).

–Ohiko etxebizitzaren, apartamentu babestu publiko baten edo antzeko beste zerbaiten alokairua.

–Ohiko etxebizitza erosteko maileguaren amortizazioa.

–Ohiko etxebizitza egokitzeko edo birgaitzeko lanek sortutako gastuak.

2. Langileak kontratatzeko gastuak gizarte- eta osasun-egoera dela medio halakorik behar duten pertsonek beren etxeetan jarraitu dezaten arreta pertsonala jasotzen, betiere hori guztia frogatzeko modukoa izanda, dela mendekotasuna aitortzeko ebazpen baten bidez, dela Udaleko gizarte-zerbitzuek egindako txosten baten bidez (muga: 700 euro).

3. Eguneko zentroetako egonaldi-gastuak (muga: 400 euro) edo egoitza geriatrikoetako egonaldi-gastuak (muga: 1.000 euro).

2. ARAUA.–UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO PREZIO PUBLIKOAK

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen Lehen Tituluko III. Kapituluko 2. ataleko 2. azpiatalean xedatutakoari jarraikiz eta haren 28. artikuluan ageri den baimenaren babesean ezartzen da.

Kontzeptua

2. artikulua. 1) Arau honetan ezarritako prezioak exijitzen dira Udalaren kirol instalazioen erabilerak berekin dakartzan zerbitzuen truke, erabilera nori baimendu eta pertsona eta entitate horiek erabilera-baimenak ahalbidetzen dizkien jarduerak egitean.

2) Arau honen ondorioetarako, “Udalaren kirol-instalaziotzat” hartuko dira Udalarenak diren kirol-eremuak, hormak edo hesiak inguraturik hainbat barne-espazio dituztenak, non aurreikusita baitaude herritarrak sartzeko erregulazioa eta kontrola, betiere prezio bat ordaintzeko beharrarekin. Hona arau hau aplikagarri dituzten Udalaren kirol-instalazioak –salbu utzita, betiere, zerbitzuen, jardueren edo produktuen tarifak ezartzean izan daitezkeen berezitasunak, haiek kudeatzeko kanpoko kontratazio batzuetan–:

–Udal-kiroldegiak.

–Udalaren futbol-zelaiak.

–Udalaren kirolguneak.

–Iturramako Civivoxeko bainuetxea.

–Bestelako instalazio batzuk, baldin eta aplikagarri bazaie udal-organo eskudunak hartutako erabakiaren ondorioz.

3) Oro har, eta salbu udal-zerbitzuek erabili behar dituztenean, ez da baimenik emanen Udalaren kirol-instalazioetan sartzeko kasuan kasuko instalazioak ezarrita dituen egun eta ordutegietatik at. Egun eta ordutegi horiek udal-organo eskudunak eguneratuko ditu urtero.

Aurreikusi ez diren erabilerak salbuespen gisa baimentzen ahalko dira, behar bezala justifikaturik, egin beharreko jarduera Udalaren interesekotzat jotzen bada, behin Herritarren Aferen Batzordeak entzunda.

4) Baimena jasotzen duen pertsona edo entitatearen betebeharra izanen da erabilera indarreko arauek ezarritako baldintzekin bat gauzatzea. Baldin eta erabilerak kalte edo narriadurarik eragiten badie instalazioei eta lokalei, prezio publikoa ordaindu behar duenak behar bezala leheneratu edo konpondu beharko ditu haiek, halako eran non instalazioak eta barne-espazioak erabili baino lehenago zeuden egoera berean utzi beharko baititu, edo, bestela, Udalak hori dela-eta egin beharreko gastuak oro ordaindu.

5) Baimendutako erabilera egiteko, pertsona fisiko edo entitate eskatzaileek egunean eduki behar dituzte zerga- eta lege-betebeharrak, haien izaeraren arabera dagozkienak, edo/eta aginduzko agiriak aurkeztu Udalak hala eskaturik.

6) Ez dira baimenduko ekintza terroristen, frankismo-krimenen, genero-indarkeriaren eta eraso LGTBI+fobikoen biktima diren pertsona edo taldeen aurka iraingarriak diren instalazio-erabilerak, giza eskubideak gutxiesten dituztenak edo oso astuntzat tipifikatutako arau-hausteak dakartzatenak dela Kirolaren arloko indarkeriaren, arrazakeriaren, xenofobiaren eta intolerantziaren aurkako Legean, dela Nafarroako Kirolari buruzko Foru Legean, dela Ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituen Foru Legean. Inguruabar horietakoren bat gertatu eta pertsona edo entitatea prezio publikoa ordaintzetik salbuetsita badago, arau honetan aurreikusitako erabileretako batengatik, tarifa arrunta ordaindu beharko du instalazioa erabiltzeari utzi arte.

7) Lagapenaren baldintzak dagokion udal-organo eskudunak onetsiko duen baimenean zehaztuko dira, eta baimen horretan arautzen ahalko da eskatzailearen betebeharra, berme nahikoa eratzeko, lagatako instalazioetan gerta daitekeen suntsipenari edo narriadurari erantzute aldera. Bermearen gordailua itzultzeko edo hura onartutako erantzukizunei aplikatzeko, txostena egin beharko da aurrez, eta bertan adierazi nola gelditu diren erabilitako instalazioetako espazioak.

Ordaintzeko betebeharra

3. artikulua. 1) Udalak bere kirol-instalazioak erabiltzeko nor baimendu eta pertsona edo entitate horiek izanen dute ordaintzeko betebeharra.

2) Ez da prezio publikorik eskatuko pertsona edo entitate eskatzaileak justifikatzen badu erabilera honako jarduera hauetako bat egiteko dela:

a) Udalak berak antolatutako jarduera.

b) Iruñeko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoen eta itunduen Gorputz Hezkuntzako eskolak zein eskoletako kirol-jarduna.

c) Ikastetxeetako irakastorduz kanpoko kirol jarduna, honako hauek antolatua bada: a) Iruñeko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoak eta itunduak; b) halako ikastetxeetako guraso-elkarteak; c) ikastetxe horietako kirol-klubak, eta d) beste entitate batzuk, baldin eta parte hartzen badute ikastetxeetako kirol-proiektuen exekuzioan -betiere proiektuak kasuan kasuko ikastetxeko Eskola Kontseiluak onetsita egon behar direlarik-.

d) Nafarroako Kirol Federazio ofizialen jarduna, honako kasuetan bakarrik: 1.) Eskola-kiroleko entrenamenduen antolaketa; 2.) Jolas-kirolaren antolaketa 65 urtetik gorako pertsonentzat edo edozein adinetako mendeko pertsonentzat, eta 3.) Udalaren interesekoak jotako unean uneko kirol-ekitaldien antolaketa, baldin eta, alde batetik, doakoak badira parte-hartzaileentzat nahiz ikusleentzat, eta, bestetik, aisialdikoak eta lehiarik gabekoak.

e) Nafarroako Gobernuak antolatutako Nafarroako Kirol Jokoak, hark antolatzen ahal dituen beste jarduera batzuekin batera, betiere udal-organo eskudunak interesekotzat jotzen baditu.

f) Bestelako erabilerak beste entitate batzuek eginak, baldin eta erabilera horiek Iruñean kirol-sustapen eraginkorra lortzearren Udalaren interesa justifikatzen duen udal-organo eskudunaren hitzarmen, kontratu edo beste erabaki edo ebazpen baten markoaren barruan egiten badira.

3) Nolanahi ere, prezio publikoak eskatuko dira artikulu honen 2) apartatuan aurreikusitako kasuetan, honako hauek gertatuz gero:

a) Baldin eta pertsona edo entitate eskatzaileak ez badu jakinarazten baimendutako jarduera eten egin dela, halakorik gertatuz gero, eta, horrenbestez, erabilerari uko egiten zaiola, bost egun balioduneko epean jakinarazi ere, jarduera hori noiz hasi behar eta orduz geroztik.

b) Baldin eta baimendutako erabilera bitartean 2. artikuluaren 6) apartatuan aipatutako inguruabarretako bat gertatzen bada.

4) Udalaren kirol-instalazioetara doan joateko banakako sarrerak emanez saritzen ahalko dira premia soziosanitario handieneko diagnostikoa duten pertsonak jarduera fisikoko helburu jakin batzuk betetzeagatik eta horien jarraipena egiteagatik, jarduera fisikoari eta ohitura sedentarioei buruz OMEk emandako jarraibideekin bat. Udal-organo eskudunak zehaztuko ditu premia soziosanitario handiena duten pertsonen profilak, jarduera fisikoaren helburuak, jarraipena egiteko modu zehatza eta denboraldi bakoitzean izan daitezkeen sarreren eta pertsonen gehieneko kopurua.

Kudeaketarako eta diru-bilketarako arauak

4. artikulua. Udalaren kirol-instalazioek hiru erabilera-mota izanen dituzte:

1) Erabilera jarraituak edo denboraldikoak (hilabetetik gorako iraupenekoak, normalean ikasturte bateko edo kirol-denboraldi bateko hilabeteak hartzen dituztenak).

2) Erabilera ez-jarraituak (hilabetetik beherako eta egun batetik gorako iraupenekoak).

3) Egun bakarreko erabilerak.

Denboraldiko erabileren eta erabilera ez-jarraituen prezio publikoak instalazio bakoitzerako zehazten den epean eta tokian ordaindu beharko dira, eta instalazioen erabilera-lagapenaren jakinarazpenean adieraziko dira. Behin udal-organo eskudunak erabilera-lagapena eman eta gero, baimendutako pertsona edo entitateak baja eman ahal izanen du egokitzat jotzen duen egunean, baina idatziz jakinarazi beharko dio hori Udalari, baja horretarako aurreikusitako eguna baino bost egun baliodun lehenago.

Egun bakar bateko erabileren kasuan, interesdunek zuzenean eskatuko dute instalazio bakoitzean (edo, gaituta badaude, prozedura telematikoen bidez) instalazio hori erabiltzeko baimena, eskuragarri dauden ordutegietan, baldintza bakarra ezarritako prezioa aldez aurretik ordaintzea izanen delarik.

5. artikulua. Instalazioetan dauden bitartean, instalazioak edo lokalak erabiltzeko sarrerak, txartelak edo baimenak gainean eraman beharko dituzte erabiltzaileek, instalazioen arduradunek halakorik eskatuz gero haien eskura jartze aldera. Sarrerak, txartelak eta baimenak norberarenak dira, eta besterenezinak.

6. artikulua. Udalaren kirol-instalazioak erabiltzeko lagapena jaso dutenek haietan ikusleak ekartzen dituzten jarduerak egiteko, sarreren prezioak arautzen ahalko dituzte, jarduerak kirolekoak izan ala ez, aurrez Udalaren baimenik badute.

7. artikulua. Kirolguneetako eta Iturramako Civivoxeko bainuetxeko abonamendu guztien erabiltzaileek ordainketa zatikatuta baliatzen ahalko dute bitan ordainduta, abonamendu-aldiaren hasieran eta erdialdean.

Tarifak

8. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak eta Udalaren kirol-instalazioetan murriztapenak aplikatzeko prozedura arau honen eranskinean daude jasota. Tarifa horiek barne hartuko dute, behar izatera, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren kuota.

9. artikulua. Udalaren kirol-instalazioen erabiltzaileek gehienez ere 14 egun naturaleko epea izanen dute abonamendu edo sarrerei uko egin eta horiek itzultzeko, noiz erosi eta egun horretatik kontatzen hasita, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorrean aurreikusitako “atzera egiteko eskubidearekin” bat.

Abonamenduak edo sarrerak ez dira itzuliko, ez osorik ez hein batean, honako kasu hauetan:

a) Erosi zirenetik 14 egun baino gehiago iraganez gero.

b) Erabiliak izan badira, osorik edo hein batean.

c) Erositako sarrerak, edozein eratakoak, egun batekoak badira.

10. artikulua. Prezio publikoa ordaindu beharko dute, salbu arau honetan aurreikusitako salbuespen-kasuetan, urtean zehar Udalaren kirol-instalazioetako areto jakin batzuk bilerak egiteko edo egoitza egonkor gisa izateko erabili nahi dituzten entitateek. Erabilera horiek Udalaren berariazko baimena beharko dute, Iruñean kirol-sustapen eraginkorra lortzearren Udalaren interesa justifikatu behar duen hitzarmen, kontratu edo udal-organo eskudunaren beste erabaki edo ebazpen baten esparruan.

11. artikulua. Oro har, kiroldegiak eta futbol-zelaiak ezin izanen dira laga banakako erabileretarako. Horrenbestez, I. epigrafean instalazio horietarako aurreikusitako tarifak gutxienez 10 pertsonak osatu behar duten entitate eta taldeen erabilera kolektiboei aplikatuko zaizkie, salbu epigrafe horretarako aipatzen diren salbuespenen kasuan.

12. artikulua. Iturramako Civivoxeko bainuetxean ez dira onartuko entitateen taldekako erabilerak. Aitzitik, Udalaren kirolguneetan ontzat emanen dira banakako zein taldekako erabilerak, horiek arautzen dituzten berariazko erabilera-arauekin bat. Udaldian, Udalaren kirolguneetan ez da onartuko, oro har, talde-erabilerarik, salbu Udalaren interes berezikotzat jotako programetan eta betiere ez badute arriskuan jartzen erabiltzaileen aisialdiko erabilera librea, ez eta Udalaren jarduera antolatuak ere. Horrenbestez, II. epigrafean instalazio horietarako aurreikusitako tarifak banakako erabilerei aplikatuko zaizkie gehien bat, salbu epigrafe horretarako aipatzen diren salbuespenen kasuan.

13. artikulua. Arau honen tarifa-eranskinean, kirolguneen eta Iturramako Civivoxeko bainuetxearen banakako erabilerei dagokien II.5 epigrafean, jasotako murriztapenak arau hauen arabera aplikatuko dira:

1) Murriztapenei heldu nahi dieten eskatzaileek agerrarazi beharko dute baldintzak betetzen dituztela ezarritako epean, hori egiaztatzeko agiriak nahitaez aurkeztuta, artikulu honetan adierazitakoarekin bat. Alor kudeatzaileak ezarritako kasuetan non posible baita ofizioz egiaztatzea, eskatzaileak betekizuna egiaztatzeko aurkeztu behar duen agiriaren ordez egiaztapen horretarako behar den baimena aurkeztuko du.

2) Egiaztatzeko agiriak:

a) Murriztapena familia ugaria izateagatik jasotzeko, familia ugariko titulua, betiere familia ugariei buruzko martxoaren 25eko 20/2003 Foru Legean –zeina maiatzaren 18ko 6/2005 Foru Legeak aldatu baitzuen– ezarritako definizioarekin bat. Murriztapena familia gurasobakarrei aplikatzeko, otsailaren 7ko 5/2019 Foru Legeak ezarritako definizio eta arauekin bat, Nafarroako Foru Komunitatean familia gurasobakarren egiaztapenerako, familia gurasobakarreko titulua.

b) Murriztapena familia-unitatearen diru-sarrerak direla medio jasotzeko, familia-unitateko kideek urtean jasotako diru-sarrera gordinen aitorpen justifikatua eta PFEZa egiteko betebeharra duten kideen zerga horren gaineko aitorpena edo likidazioa, eskaera noiz egin eta jada data horretan aurkezteko epea amaiturik duen ekitaldiari dagokiona. Betebeharrik ez badago PFEZaren gaineko aitorpenik egiteko, datu fiskaletan jasotako diru-sarrera gordin eguneratuak hartuko dira kontuan.

c) Murriztapena desgaitasuna dela medio jasotzeko, agiri ofizial bat, non jasoko baita eskatzaileak %33ko desgaitasuna edo handiagoa duela, edo ezintasun iraunkorra zein baliaezintasuna direla bide administrazio publikoen diru-prestazioak jasotzearen gaineko egiaztagiria.

d) Murriztapena terrorismo-ekintzen biktima izateagatik jasotzeko, biktima-izaera aitortzen duen administrazio-ebazpena edo epaia, eta biktima batekin ahaidetasun-harremanik izanez gero, hori egiaztatzen duen agiria.

e) Murriztapena genero-indarkeriaren biktima izateagatik jasotzeko, hori aitortzen duen epaia, eta biktima batekin ahaidetasun-harremanik izanez gero, hori egiaztatzen duen agiria.

f) Murriztapena familiek beren baitan beste pertsona batzuk hartzeagatik jasotzeko, familia-harrera formalizatzen duen agiria edo hura erabaki duen administrazio-ebazpena edo epaia.

g) Murriztapena gizarte-bazterketako egoeran dauden etorkinek jasotzeko, pertsona horien harrera egiten ari den entitate akreditatuaren ziurtagiria.

3) Zehaztapenak Errenta dela eta egitekoak diren murriztapenetarako:

a) Familia-unitatea: prezio publikoa kalkulatzeko, PFEZaren gaineko indarreko araudian xedatutako familia-unitatearen definizioa hartuko da aintzat.

b) Errenta: PFEZaren gaineko aitorpena edo likidazioa egiteko betebeharra duten familia-unitateko kideen azken aitorpena edo likidazioa –eskaera noiz egin eta data horretan jada aurkezteko epea amaiturik duen ekitaldiari dagokiona– hartu, eta haren zerga-oinarriaren parte orokorra eta aurrezkiaren likidazio-oinarri berezia batuko dira, eta emaitzari salbuetsitako prestazioen edo errenten zenbatekoa gehituko zaio. Ez dira salbuetsitako prestazio edo errentatzat hartuko Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziak (PANA) mendekotasuna duten pertsonak familia-ingurunean zaintzeko emandako laguntzak. Baldin eta errentaren ondoriozko murriztapen bat adingabeei bakarrik aplikatu nahi bazaie, eta haien gurasoek aitorpen bereiziak egiten badituzte, bi aitorpenak aurkeztu beharko dira.

c) Errenta garbia: errenta garbia kalkulatzeko, aurreko apartatuan zehaztutako errentaren eta gastu kengarrien diferentzia hartuko da kontuan.

d) Gastu kengarriak: honako hauek:

1. Ohiko etxebizitzako gastuak (muga: 400 euro).

–Ohiko etxebizitzaren, apartamentu babestu publiko baten edo antzeko beste zerbaiten alokairua.

–Ohiko etxebizitza erosteko maileguaren amortizazioa.

–Ohiko etxebizitza egokitzeko edo birgaitzeko lanek sortutako gastuak.

2. Langileak kontratatzeko gastuak gizarte- eta osasun-egoera dela medio halakorik behar duten pertsonek beren etxeetan jarraitu dezaten arreta pertsonala jasotzen, betiere hori guztia frogatzeko modukoa izanda, dela mendekotasuna aitortzeko ebazpen baten bidez, dela Udaleko gizarte-zerbitzuek egindako txosten baten bidez (muga: 700 euro).

3. Eguneko zentroetako egonaldi-gastuak (muga: 400 euro) edo egoitza geriatrikoetako egonaldi-gastuak (muga: 1.000 euro).

TARIFA-ERANSKINA

I. epigrafea.–Udalaren kiroldegiak eta futbol-zelaiak:

I.1. Kirol-pista estaliak, trinketa, pilotaleku estaliak, erabilera anitzeko aretoak eta kiroldegietan taldeka erabiltzeko erreserbatzen ahal diren bestelako kirol eremu estaliak

Erabilera jarraituak edo denboraldikoak entrenamendu eta lehiaketetarako

I.1.1. Lehen ordua, aldagelak ere erabilita

36,50 euro

I.1.2. Bigarren ordua eta hurrengoak, lehen erabilera-orduaren egun berean

7,95 euro

Baldin eta lagatako kirol-espazioek talde desberdinek aldi berean erabiltzeko aukera ematen badute, I.1.1 eta I.1.2 tarifak –zeinak espazio bakoitzaren erabilera oso edo erabatekoei baitagozkie– haien artean hainbanatu ahal izanen dira. Ordu erdiko erabileretan, egun bereko bigarren ordutik aurrera, I.1.2. tarifaren erdia aplikatuko da.

I.1.3. Murriztapenak erabilera jarraitu edo denboraldikoetarako. Kirol-denboraldian (irailaren 15etik ekainaren 15era) entrenamendu eta lehiaketetarako guztira erabilitako ordu-kopuruaren arabera, erabilera-lagapenaren hartzaileek murriztapen-portzentaje hauek lortzen ahalko dituzte:

–1.000 ordutik goitik erabilita

%60

–751 eta 1.000 ordu bitarte erabilita

%40

–501 eta 750 ordu bitarte erabilita

%30

–250 eta 750 ordu bitarte erabilita

%20

Erabilera ez-jarraituak edo egun bakarrekoak, aldian aldiko kirol-ekitaldietarako, kirol campusetarako edo antzeko jardueretarako, publikoarendako doakoak badira

I.1.4. Lehen ordua, aldagelak ere erabilita

40,15 euro

I.1.5. Bigarren ordua eta hurrengoak, lehen erabilera-orduaren egun berean

8,75 euro

I.1.6. Muntatze- eta desmuntatze-lanetako ordu bakoitzeko

40,15 euro

Erabilera ez-jarraituak edo egun bakarrekoak, aldian aldiko kirol-ekitaldietarako, kirol campusetarako edo antzeko jardueretarako, publikoarendako ordainpekoak badira

I.1.7. Lehen ordua, aldagelak ere erabilita

51,10 euro

I.1.8. Bigarren ordua eta hurrengoak, lehen erabilera-orduaren egun berean

11,15 euro

I.1.9. Muntatze- eta desmuntatze-lanetako ordu bakoitzeko

51,10 euro

Kiroletakoak ez diren erabilera ez-jarraituak edo egun bakarrekoak

I.1.10. Lehen ordua, aldagelak ere erabilita

58,40 euro

I.1.11. Bigarren ordua eta hurrengoak, lehen erabilera-orduaren egun berean

12,75 euro

I.1.12. Muntatze- eta desmuntatze-lanetako ordu bakoitzeko

58,40 euro

I.2. Mendillorriko muskulazio-aretoa (banakako erabilera, aldagela erabiltzeko eskubidea barne)

I.2.1. Pertsona eta ordu bakoitzeko

3,20 euro

I.2.2. 20 erabilerarako abonamendua, pertsona eta ordu bakoitzeko

56,05 euro

Muskulazio-aretoa ezin izanen dute erreserbatu ez taldeek ez gizabanakoek.

I.3. Mendillorriko trinketa eta kiroldegietan baimendutako bestelako banakako erabilera bereziak

I.3.1. Erabilera, pertsona eta ordu bakoitzeko (aldagela barne)

5,50 euro

I.4. Futbol-zelaiak

Erabilera jarraituak edo denboraldikoak entrenamendu eta lehiaketetarako

I.4.1. Lehen ordua, aldagelak ere erabilita

20,55 euro

I.4.2. Bigarren ordua eta hurrengoak, lehen erabilera-orduaren egun berean, aldagelak ere barne

3,30 euro

I.4.3. Ordu bakoitzeko erabilera, egun berean edo gehiagotan, aldagelarik erabili gabe

3,30 euro

Baldin eta lagatako kirol-espazioek talde desberdinek aldi berean erabiltzeko aukera ematen badute, I.4.1, I.4.2 eta I.4.3 tarifak -zeinak espazio bakoitzaren erabilera oso edo erabatekoei baitagozkie- haien artean hainbanatu ahal izanen dira. Ordu erdiko erabileretan, egun bereko bigarren ordutik aurrera, I.4.2. tarifaren erdia aplikatuko da.

Erabilera ez-jarraituak edo egun bakarrekoak, aldian aldiko kirol-ekitaldietarako, kirol campusetarako edo antzeko jardueretarako, publikoarendako doakoak badira

I.4.4. Lehen ordua, aldagelak ere erabilita

22,60 euro

I.4.5. Bigarren ordua eta hurrengoak, lehen erabilera-orduaren egun berean

3,65 euro

I.4.6. Muntatze- eta desmuntatze-lanetako ordu bakoitzeko

22,60 euro

Erabilera ez-jarraituak edo egun bakarrekoak, aldian aldiko kirol-ekitaldietarako, kirol campusetarako edo antzeko jardueretarako, publikoarendako ordainpekoak badira

I.4.7. Lehen ordua, aldagelak ere erabilita

31,65 euro

I.4.8. Bigarren ordua eta hurrengoak, lehen erabilera-orduaren egun berean

4,65 euro

I.4.9. Muntatze- eta desmuntatze-lanetako ordu bakoitzeko

31,65 euro

Kiroletakoak ez diren erabilera ez-jarraituak edo egun bakarrekoak

I.4.10. Lehen ordua, aldagelak ere erabilita

32,90 euro

I.4.11. Bigarren ordua eta hurrengoak, lehen erabilera-orduaren egun berean

5,30 euro

I.4.12. Muntatze- eta desmuntatze-lanetako ordu bakoitzeko

32,90 euro

I.5. Aretoen erabilera bilerak egiteko edo egoitza egonkor gisa erabiltzeko

I.5.1. Urteko erabilera, Udalaren kirol-instalazioetan bilerak egiteko edo egoitza egonkor gisa erabiltzeko, aurretiko berariazko baimenarekin, metro koadroko

20 euro

I.6. Aparteko beharrak

Baldin eta Udalaren kirol-instalazioen erabilera-lagapenak, I. epigrafe honetan aurreikusten denak, berekin badakar udal-langile gehiago aritu behar izatea, dagokien prezio publikoaz gain honako hau ordaindu beharko da langile eta ordu bakoitzeko:

22,40 euro

II. epigrafea.–Udalaren kirolguneak eta Iturramako Civivoxeko Bainuetxea. Banakako erabilerak.

II.1. URTE OSOA (urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra). Ez da aplikagarria Iturramako Civivoxeko bainuetxean.

II.1.1. 10 eguneko abonamenduak (ondoz ondokoak ez diren egun naturalak; mugaeguna: abenduaren 15a):

–2 - 13 urte

18,90 euro

–14 - 24 urte

21,35 euro

–25 - 65 urte

31,15 euro

–65 urtetik gora

18,90 euro

II.1.2. 30 eguneko abonamenduak (ondoz ondoko egun naturalak; mugaeguna: abenduaren 1a):

–2 - 13 urte

20,65 euro

–14 - 24 urte

28,75 euro

–25 - 65 urte

41,35 euro

–65 urtetik gora

20,65 euro

II.1.3. 90 eguneko abonamenduak (ondoz ondoko egun naturalak; mugaeguna: urriaren 1a):

–2 - 13 urte

51,60 euro

–14 - 24 urte

71, 85 euro

–25 - 65 urte

103,40 euro

–65 urtetik gora

51,60 euro

II.1.4. 180 eguneko abonamenduak (ondoz ondoko egun naturalak; mugaeguna: uztailaren 1a):

–2 - 13 urte

71,45 euro

–14 - 24 urte

99,50 euro

–25 - 65 urte

143,05 euro

–65 urtetik gora

71,45 euro

II.1.5. Urteko abonamenduak (urtarrilak 1 - abenduak 31):

–2 - 13 urte

122,55 euro

–14 - 24 urte

170,65 euro

–25 - 65 urte

245,25 euro

–65 urtetik gora

122,55 euro

II.2. UDAN BAKARRIK (oro har, ekainaren 15etik irailaren15era). Ez da aplikagarria Iturramako Civivoxeko bainuetxean.

II.2.1. Egun bateko sarrerak. Lanegunetan:

–2 - 13 urte

2,70 euro

–14 - 24 urte

3,05 euro

–25 - 65 urte

4,45 euro

–65 urtetik gora

2,70 euro

II.2.2. Egun bateko sarrerak, jaiegunetan eta sanferminetan:

–2 - 13 urte

2,70 euro

–14 - 24 urte

3,90 euro

–25 - 65 urte

5,50 euro

–65 urtetik gora

2,70 euro

II.2.3. Udaldiko abonamenduak (mugaeguna: uztailaren 25a):

–2 - 13 urte

40,30 euro

–14 - 24 urte

60,50 euro

–25 - 65 urte

80,75 euro

–65 urtetik gora

40,30 euro

II.3. URTEAREN GAINERAKO ALDIA (urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra, salbu udan). Ez da aplikagarria Iturramako Civivoxeko bainuetxean.

II.3.1. Egun bateko sarrerak:

–2 - 13 urte

3,85 euro

–14 - 24 urte

3,90 euro

–25 - 65 urte

5,50 euro

–65 urtetik gora

3,85 euro

II.3.2. Denboraldiko abonamenduak urtearen gainerako aldirako:

–2 - 13 urte

119,60 euro

–14 - 24 urte

166,15 euro

–25 - 65 urte

238,65 euro

–65 urtetik gora

119,60 euro

II.4. Tarifak Iturramako Civivoxeko bainuetxerako.

II.4.1. Egun bateko sarrerak:

–2 - 13 urte

3,85 euro

–14 - 24 urte

3,90 euro

–25 - 65 urte

5,50 euro

–65 urtetik gora

3,85 euro

II.4.2. 30 eguneko abonamenduak (ondoz ondoko egun naturalak):

–2 - 13 urte

20,65 euro

–14 - 24 urte

28,75 euro

–25 - 65 urte

41,35 euro

–65 urtetik gora

20,65 euro

II.4.3. Denboraldiko abonamenduak (urritik ekainera):

–2 - 13 urte

119,60 euro

–14 - 24 urte

166,15 euro

–25 - 65 urte

238,65 euro

–65 urtetik gora

119,60 euro

II.4.4 Denboraldi erdiko abonamendua (otsailetik ekainera)

–2 - 13 urte

79,15 euro

–14 - 24 urte

110,21 euro

–25 - 65 urte

158,39 euro

–65 urtetik gora

79,15 euro

II.5. Murriztapenak

II.5.1. Honako hauek %50eko murriztapena izanen dute erosten dituzten sarrera eta abonamenduetan:

a) Familia ugarikoen eta guraso bakarrekoen kideak.

b) %33ko desgaitasuna edo handiagoa legez aitortuta duten pertsonak.

c) Terrorismoaren biktima-izaera epai edo administrazio-ebazpen baten bitartez aitortua duten pertsonak, beren gurasoak, seme-alabak eta ezkontideak edo bikotekide egonkorrak.

d) Etxeko genero-indarkeria fisikoaren edo psikikoaren biktima-izaera epai baten bitartez aitortua duten pertsonak, beren gurasoak, seme-alabak eta ezkontideak edo bikotekide egonkorrak –betiere epaiak ez baditu jo delituaren erantzule kriminalak–.

e) Bereak ez diren familiek hartuak izan diren pertsonak, ebazpen judizial zein erabaki baten edo Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzaren edo pertsona hori babesteko ardura duen entitate publikoaren oniritziaren bitartez hartuak izan badira.

f) Gizarte-bazterketako egoeran dauden etorkinak.

Epigrafe honetan ezarritako murriztapen bat baino gehiago jasotzeko eskubiderik edukiz gero, murriztapenak ezinen dira elkarrekin metatu.

II.5.2. %10eko murriztapena edukiko dute 14 eta 30 urte bitarteko pertsonek eta langabetuek, erosten dituzten abonamenduen guztizko zenbatekoan. Murriztapen hau ez da metagarria izanen beste murriztapen batzuekin, halakoak jasotzeko eskubidea izanez gero.

II.5.3. Murriztapenak errentaren arabera

Familia-unitatearen diru-sarrerak

Murriztapen-ehunekoa

Errenta Bermatuaren %100 edo gutxiago

%90

Errenta Bermatuaren %200 edo gutxiago

%50

Murriztapen hau ez da metagarria izanen beste murriztapen batzuekin, halakoak jasotzeko eskubidea izanez gero. Murriztapen hauek sarrerak erosteko orduan aplikatzeko, aurretik profil bat sortu beharko da instalaziora sartzeko programa informatikoan.

III. epigrafea.–Udalaren kirolguneak. entitateen talde-erabilerak.

III.1. Igerileku-kaleak Udalaren kirolguneetan

Erabilera jarraituak edo denboraldikoak entrenamendu eta lehiaketetarako

III.1.1. Lehen ordua, aldagelak erabilita, 1 edo 2 kale erabiltzeko.

44,60 euro

III.1.2. Bigarren ordua eta hurrengoak, lehen erabilera-orduaren egun berean, aldagelak ere barne, 1 edo 2 kale erabiltzeko.

7,95 euro

III.1.3. Lehen ordua, aldagelak erabilita, 3 edo kale gehiago erabiltzeko.

66,90 euro

III.1.4. Bigarren ordua eta hurrengoak, lehen erabilera-orduaren egun berean, aldagelak ere barne, 3 kale edo gehiago erabiltzeko.

11,92 euro

Kirol-denboraldi batean guztira zenbat ordu erabiltzen diren, %40ko murriztapena egiten ahalko da 75 ordu baino gehiago erabiltzen badira, I.1.1etik I.1.4ra bitarteko tarifetan aurreikusitako orduak metatzeagatik. Deskontu hori igerilekurik ez duten kirol-entitateei baino ez zaie aplikatuko.

III.2. Kirol-pista estaliak, pilotaleku estaliak, padeleko pistak, erabilera anitzeko aretoak eta Udalaren kirolguneetan taldeka erabiltzeko erreserbatzen ahal diren bestelako kirol-eremu estaliak

Erabilera jarraituak edo denboraldikoak entrenamendu eta lehiaketetarako

III.2.1. Lehen ordua, aldagelak ere erabilita

36,50 euro

III.2.2. Bigarren ordua eta hurrengoak, lehen erabilera-orduaren egun berean

7,95 euro

Baldin eta lagatako kirol-espazioek talde desberdinek aldi berean erabiltzeko aukera ematen badute, I.2.1 eta I.2.2 tarifak –zeinak espazio bakoitzaren erabilera oso edo erabatekoei baitagozkie– haien artean hainbanatu ahal izanen dira. Ordu erdiko erabileretan, egun bereko bigarren ordutik aurrera, I.1.2. tarifaren erdia aplikatuko da.

Erabilera ez-jarraituak edo egun bakarrekoak, aldian aldiko kirol-ekitaldietarako, kirol campusetarako edo antzeko jardueretarako, publikoarendako doakoak badira

III.2.3. Lehen ordua, aldagelak ere erabilita

40,15 euro

III.2.4. Bigarren ordua eta hurrengoak, lehen erabilera-orduaren egun berean

8,75 euro

III.2.5. Muntatze- eta desmuntatze-lanetako ordu bakoitzeko

40,15 euro

Erabilera ez-jarraituak edo egun bakarrekoak, aldian aldiko kirol-ekitaldietarako, kirol campusetarako edo antzeko jardueretarako, publikoarendako ordainpekoak badira

III.2.6. Lehen ordua, aldagelak ere erabilita

51,10 euro

III.2.7. Bigarren ordua eta hurrengoak, lehen erabilera-orduaren egun berean

11,15 euro

III.2.8. Muntatze- eta desmuntatze-lanetako ordu bakoitzeko

51,10 euro

Kiroletakoak ez diren erabilera ez-jarraituak edo egun bakarrekoak

III.2.9. Lehen ordua, aldagelak ere erabilita

58,40 euro

III.2.10. Bigarren ordua eta hurrengoak, lehen erabilera-orduaren egun berean

12,75 euro

III.2.11. Muntatze- eta desmuntatze-lanetako ordu bakoitzeko

58,40 euro

IV. Epigrafea.–Txartel berria egitea.

–Udalaren akreditazio-txartela galduz gero, berriro egitea, txartel bakoitzeko.

11,20 euro

3. ARAUA.–UDALAREN IKASTETXEETAKO ARETO ETA INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen lehen tituluko III. kapituluko 2. ataleko 2. azpiatalean xedatutakoari jarraikiz eta haren 28. artikuluan ageri den baimenaren babesean ezartzen da.

Kontzeptua

2. artikulua. 1) Arau honetan ezarritako prezioak eskatzen dira Udalaren kirol-instalazioak eta ikastetxeetako aretoak eta instalazioak kirolaren, kulturaren, hezkuntzaren, gizartearen zein komunitatearen, politikaren eta erlijioaren esparruetako bilerak eta jarduerak egiteko erabilera baimenduaren ondorioz eman beharreko zerbitzuen truke.

2) Ikastetxeetako instalazioak eskola-ordutegitik kanpo erabiltzeko baldintza hauek bete behar dira: ikastetxeek instalazio horiek behar ez izatea beren jarduerak egiteko eta beharrak asetzeko, tokia eskatutako jarduera egiteko aproposa izatea eta proposatutako jarduera 2.1) artikuluan aurreikusitakoari egokitzea. Horiek horrela, aplikatu beharreko foru-arauekin bat, lehentasuna izanen dute ikastetxeek beraiek antolatutako eskolaz kanpoko jarduerek, ikasleen elkarteek eta ikasleen gurasoen elkarteek antolatutakoek eta Iruñeko Udalak antolatutakoek.

Ikastetxeetan, oro har, ez da baimenik emanen instalazioak festa-jardueretarako erabiltzeko, hala nola bazkari, dantzaldi, kontzertu, feria, azoka eta horrelakoetarako, ezta instalazioak kasuan kasuko lokal edo instalazioko udal-langileen lan-ordutegitik at eta udako oporretan arratsaldez erabili behar dituzten jardueretarako ere, salbu halakoak egiteko langilerik izan eta gehigarri bat ordaintzen bada, erabilera-prezio publikoaren gainetik, tarifa-eranskinarekin bat. Lan-ordutegi hori kasuan kasuko urtean indarra duena izanen da, organo eskudunak onetsitako egutegiarekin bat.

Halaber, ez dira jarduera iraingarriak baimenduko, baldin eta ekintza terroristen biktima izan diren pertsonendako edo kolektiboendako zein genero-indarkeriaren biktimentzat mingarriak badira, edo giza-eskubideak gutxiesten badituzte.

3) Aurreikusi ez diren erabilerak salbuespen gisa baimentzen ahalko dira, behar bezala justifikaturik, egin beharreko jarduera Udalaren interesekotzat jotzen bada, behin Herritarren Aferen Batzordeak entzunda.

4) Baimena jaso duen pertsona edo entitatearen betebeharra izanen da erabilera gauzatzea indarreko arauek ezarritako baldintzekin bat. Baldin eta erabilerak kalte edo narriadurarik eragiten badie instalazioei eta lokalei, prezio publikoa ordaindu behar duenak behar bezala leheneratu edo konpondu beharko ditu haiek, halako eran non instalazioak eta lokalak erabili baino lehenago zeuden egoera berean utzi beharko baititu, edo, bestela, Udalak hori dela-eta egin beharreko gastuak oro ordaindu.

Pertsona fisiko edo entitate eskatzaileek egunean eduki behar dituzte zerga- eta lege-betebeharrak, haien izaeraren arabera dagozkienak, edo/eta aginduzko agiriak aurkeztu Udalak hala eskaturik.

5) Edonola ere, lagapenaren baldintzak dagokion organo eskudunak onetsiko duen baimenean zehaztuko dira, eta baimen horretan arautzen ahalko da eskatzailearen betebeharra, berme nahikoa eratzeko, lagatako instalazioetan gerta daitekeen suntsipenari edo narriadurari erantzute aldera. Hala gordailua itzultzeko nola hura onartutako erantzukizunei aplikatzeko, txostena egin beharko da aurrez, erabili diren instalazioak eta lokalak nola gelditu diren azalduta.

Ordaintzeko betebeharra

3. artikulua. 1) Udalak instalazioak eta lokalak erabiltzeko nor baimendu eta pertsona edo entitate horiek guztiek izanen dute ordaintzeko betebeharra.

2) Ez da prezio publikorik eskatuko pertsona edo entitate eskatzaileak justifikatzen badu honako kasu hauetako bat gertatzen dela:

a) Ohiko eskola- eta kirol-jardueretarako erabiltzen diren kasuan, baldin eta jarduerak kasuan kasuko ikastetxeko IGEak –bere helburu eta jardunen baitan– edo Udalak berak sustatuak badira, salbuespenez beste ikastetxe bateko patioaren erabilera baimentzen den kasua barne hartuta.

b) Ikastetxeetako lokalak eta instalazioak erabiltzea haien estatutuetan helburu gisa honako hauen interesak defendatu eta sustatzea jasota dituzten fundazioek eta elkarteek: beren baitan beste pertsonak hartzen dituzten familienak zein familia horiek hartutako pertsonenak, terrorismo-ekintzak edo genero-indarkeria pairatu dituzten biktimenak, bai eta Giza Eskubideen defentsa eta sustapena -eta halakoen artean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna- dituztenak ere.

c) Lokalak edo instalazioak Nafarroako Gobernuak erabiltzea, udal-organo eskudunak interesekoa jotzen badu egin beharreko jarduera.

d) Bestelako entitateek lokalak edo instalazioak erabiltzea, baldin eta erabilerak Iruñean hezkuntza-, gizarte- eta kultura- edo kirol-sustapen eraginkorra lortzearren Udalaren interesa justifikatu behar duen hitzarmen, kontratu edo udal-organo eskudunaren beste erabaki edo ebazpen baten esparruan egiten badira.

3) Nolanahi ere, prezio publikoak eskatuko dira artikulu honen 2) apartatuan aurreikusitako kasuetan, baldin eta pertsona edo entitate eskatzaileak ez badu jakinarazten baimendutako jarduera eten egin dela, halakorik gertatuz gero, eta, horrenbestez, lagapenari uko egiten zaiola, jarduera hasteko aurreikusitako eguna baino bost egun balioduneko epean jakinarazi ere.

Kudeaketarako eta diru-bilketarako arauak

4. artikulua. 1) Ikastetxeetako lokalak eta instalazioak erabiliz gero, prezio publikoa instalazioen erabilera-lagapenaren jakinarazpenean adierazitako moduan ordaindu beharko da.

2) Indarra duten udal-arauekin bat, ikastetxeetako aretoak eta instalazioak erabiltzeko, areto eta instalazio horiek noiz erabiltzeko diren eta, gutxienez, 7 egun lehenago aurkeztu beharko dira haiek erabiltzeko eskabideak, eta arrazoi nahikoa izan daiteke erabilera ukatzeko erabiltzeko eskaera gutxieneko epe hori bete gabe aurkeztea.

Prezio publikoa Udaleko Diruzaintzan ordaindu beharko da, betiere aretoa edo instalazioa erabili baino lehen, eta behin Udalak espresuki erabiltzeko baimena eman eta gero. Udaleko Diruzaintzak ordaindu izana ziurtatzeko agiria emanen du eta agiri hori kasuan kasuko areto edo instalazioaren arduradunari aurkeztu beharko zaio, baimendutako erabileraren baldintza gisara.

3) Baldin eta espazioen lagapenaren hartzaileek sarrerak kobratu behar badizkiete ikusleei, halakoak izanez gero, edo kuotak antolatutako jardueretan parte hartzen dutenei, berariazko baimena eskatu beharko dute, zenbat kobratu behar duten eta kopuru horietarako, eta justifikatu kopuru horiek baimendutako jardueren kostua estaltzeko baino ez direla erabiliko.

Tarifak

5. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak arau honen eranskinean daude jasota, eta barne hartuko dute, behar izanez gero, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren kuota.

6. artikulua. Arau hau aplikatzearen ondorioz ordaindutako prezioak ez dira itzuliko, itzulketa eskatu bada jada erabilera-aldia hasita dagoenean.

TARIFA-ERANSKINA

Ikastetxeetako aretoak eta instalazioak
(Joaquín Maya Musika Eskola barne hartuta)

I. Erabilera anitzeko aretoa eta ikasgelak:

–Ordu bakoitzeko

4,45 euro

II. Ekitaldi-aretoa:

–Ordu bakoitzeko

20,05 euro

–Ekitaldi-aretoaren erabilera, pianoarekin eta/edo elementu teknikoekin, ordu bakoitzeko.

25,00 euro

III.1. Ikastetxeetako kirol-instalazioak:

III.1.1. Kanpoko kirol-pistak:

–Lehen ordua, aldagelak ere erabilita

14,50 euro

–Bigarren ordua eta hurrengoak, edo lehen ordua aldagelarik gabe

3,20 euro

–Hezkuntza- eta kultur-jarduerak, eguneko

72,90 euro

–Muntatze- eta desmuntatze-lanetako egun bakoitzeko

72,90 euro

III.1.2. Gimnasioa:

–Kirol-erabilera, lehen orduan, aldagelak ere erabiliz, ikastetxe guztietan

23,45 euro

–Kirol-erabilera, lehen orduan eta hurrengoetan, aldagelak ere erabiliz, ikastetxe guztietan

7,75 euro

–Hezkuntza- eta kultur-jarduerak, eguneko

84,05 euro

–Muntatze- eta desmuntatze-lanetako egun bakoitzeko

84,05 euro

IV. Ikasgela instrumentuarekin, Joaquín Maya Musika Eskolan

–Lehen ordua

10,40 euro

–Bigarren ordua eta hurrengoak

4,45 euro

Kontserbatorio profesionaletako edo goi-mailako kontserbatorioetako ikasleei %75eko murriztapena eginen zaie haietan matrikulaturik egon bitartean.

V. Oharra I., II. eta III. epigrafeetarako

Instalazio horiek aparteko jarduerak egiteko lagatzeak berekin badakar udal-langile gehiago aritu behar izatea, dagokien prezio publikoaz gain honako hau ordaindu beharko da langile eta ordu bakoitzeko

22,40 euro

Prezioa %75 murriztuko zaie irabazi-asmorik gabekoak izan eta Elkarteen Udal Erregistroan izena emana duten auzo-elkarteei, baldin eta, dena delako auzoan ekipamendu publiko egokirik ez izateagatik, Udalak baimendutako jarduerak egiteko eskatu badute erabilera, eta, betiere lokala edo instalazioa libre badago.

6. ARAUA.–“CATALINA DE OSCÁRIZ” ARTE ETA LANBIDEETAKO UDAL ESKOLAKO IKASTAROETAN MATRIKULATZEKO PREZIO PUBLIKOAK

5., 6. eta 7. artikuluen ordez 5. artikulu bakarra jartzen da, eduki honekin bat:

5. artikulua. Arau honen tarifa-eranskinaren II. epigrafean jasotako murriztapenak honako arau hauen arabera aplikatuko dira:

1) Murriztapenei heldu nahi dieten eskatzaileek agerrarazi beharko dute baldintzak betetzen dituztela ezarritako epean, hori egiaztatzeko agiriak nahitaez aurkeztuta, artikulu honetan adierazitakoarekin bat. Alor kudeatzaileak ezarritako kasuetan non posible baita ofizioz egiaztatzea, eskatzaileak betekizuna egiaztatzeko aurkeztu behar duen agiriaren ordez egiaztapen horretarako behar den baimena aurkeztuko du.

2) Egiaztatzeko agiriak:

a) Murriztapena familia ugaria izateagatik jasotzeko, familia ugariko titulua, betiere familia ugariei buruzko martxoaren 25eko 20/2003 Foru Legean –zeina maiatzaren 18ko 6/2005 Foru Legeak aldatu baitzuen– ezarritako definizioarekin bat. Murriztapena familia gurasobakarrei aplikatzeko, otsailaren 7ko 5/2019 Foru Legeak ezarritako definizio eta arauekin bat, Nafarroako Foru Komunitatean familia gurasobakarren egiaztapenerako, familia gurasobakarreko titulua.

b) Murriztapena familia-unitatearen diru-sarrerak direla medio jasotzeko, familia-unitateko kideek urtean jasotako diru-sarrera gordinen aitorpen justifikatua eta PFEZa egiteko betebeharra duten kideen zerga horren gaineko aitorpena edo likidazioa, eskaera noiz egin eta jada data horretan aurkezteko epea amaiturik duen ekitaldiari dagokiona. Betebeharrik ez badago PFEZaren gaineko aitorpenik egiteko, datu fiskaletan jasotako diru-sarrera gordin eguneratuak hartuko dira kontuan.

c) Murriztapena desgaitasuna dela medio jasotzeko, agiri ofizial bat, non jasoko baita eskatzaileak %33ko desgaitasuna edo handiagoa duela, edo ezintasun iraunkorra zein baliaezintasuna direla bide administrazio publikoen diru-prestazioak jasotzearen gaineko egiaztagiria.

d) Murriztapena terrorismo-ekintzen biktima izateagatik jasotzeko, biktima-izaera aitortzen duen administrazio-ebazpena edo epaia, eta biktima batekin ahaidetasun-harremanik izanez gero, hori egiaztatzen duen agiria.

e) Murriztapena genero-indarkeriaren biktima izateagatik jasotzeko, hori aitortzen duen epaia, eta biktima batekin ahaidetasun-harremanik izanez gero, hori egiaztatzen duen agiria.

f) Murriztapena familiek beren baitan beste pertsona batzuk hartzeagatik jasotzeko, familia-harrera formalizatzen duen agiria edo hura erabaki duen administrazio-ebazpena edo epaia.

3) Zehaztapenak, familia-unitateen diru-sarrerak direla medio jasotzekoak diren murriztapenetarako:

a) Familia-unitatea: prezio publikoa kalkulatzeko, PFEZaren gaineko indarreko araudian xedatutako familia-unitatearen definizioa hartuko da aintzat.

b) Errenta: PFEZaren gaineko aitorpena edo likidazioa egiteko betebeharra duten familia-unitateko kideen azken aitorpena edo likidazioa –eskaera noiz egin eta data horretan jada aurkezteko epea amaiturik duen ekitaldiari dagokiona– hartu, eta haren zerga-oinarriaren parte orokorra eta aurrezkiaren likidazio-oinarri berezia batuko dira, eta emaitzari salbuetsitako prestazioen edo errenten zenbatekoa gehituko zaio. Ez dira salbuetsitako prestazio edo errentatzat hartuko Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziak (PANA) mendekotasuna duten pertsonak familia-ingurunean zaintzeko emandako laguntzak. Baldin eta errentaren ondoriozko murriztapen bat adingabeei bakarrik aplikatu nahi bazaie, eta haien gurasoek aitorpen bereiziak egiten badituzte, bi aitorpenak aurkeztu beharko dira.

c) Errenta garbia: errenta garbia kalkulatzeko, aurreko apartatuan zehaztutako errentaren eta gastu kengarrien diferentzia hartuko da kontuan.

d) Gastu kengarriak: honako hauek:

1. Ohiko etxebizitzako gastuak (muga: 400 euro).

–Ohiko etxebizitzaren, apartamentu babestu publiko baten edo antzeko beste zerbaiten alokairua.

–Ohiko etxebizitza erosteko maileguaren amortizazioa.

–Ohiko etxebizitza egokitzeko edo birgaitzeko lanek sortutako gastuak.

2. Langileak kontratatzeko gastuak gizarte- eta osasun-egoera dela medio halakorik behar duten pertsonek beren etxeetan jarraitu dezaten arreta pertsonala jasotzen, betiere hori guztia frogatzeko modukoa izanda, dela mendekotasuna aitortzeko ebazpen baten bidez, dela Udaleko gizarte-zerbitzuek egindako txosten baten bidez (muga: 700 euro).

3. Eguneko zentroetako egonaldi-gastuak (muga: 400 euro) edo egoitza geriatrikoetako egonaldi-gastuak (muga: 1.000 euro).

7. ARAUA.–JOAQUÍN MAYA UDALAREN MUSIKA ESKOLAK EMATEN DITUEN IKASKETETAN IZENA EMAN ETA PARTE HARTZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO PREZIO PUBLIKOAK

Arauaren izenburuan “Izena eman eta parte hartzeagatik” esamoldearen ordez, “matrikulatzeagatik” idaztea.

3. artikulua. ”matrikula egiten dutenean “ esamoldearen ordez “hori egiten dutenean” idaztea

5. artikulua. ”izen-emate” ordez “matrikula” idaztea

6., 7. eta 8. artikuluak 6. artikulu bakarrarekin ordezten dira, eduki honekin bat:

6. artikulua. Arau honen tarifa-eranskinaren III. epigrafean jasotako murriztapenak honako arau hauen arabera aplikatuko dira:

1) Murriztapenei heldu nahi dieten eskatzaileek agerrarazi beharko dute baldintzak betetzen dituztela ezarritako epean, hori egiaztatzeko agiriak nahitaez aurkeztuta, artikulu honetan adierazitakoarekin bat. Alor kudeatzaileak ezarritako kasuetan non posible baita ofizioz egiaztatzea, eskatzaileak betekizuna egiaztatzeko aurkeztu behar duen agiriaren ordez egiaztapen horretarako behar den baimena aurkeztuko du.

2) Egiaztatzeko agiriak:

a) Murriztapena familia ugaria izateagatik jasotzeko, familia ugariko titulua, betiere familia ugariei buruzko martxoaren 25eko 20/2003 Foru Legean –zeina maiatzaren 18ko 6/2005 Foru Legeak aldatu baitzuen– ezarritako definizioarekin bat. Murriztapena familia gurasobakarrei aplikatzeko, otsailaren 7ko 5/2019 Foru Legeak ezarritako definizio eta arauekin bat, Nafarroako Foru Komunitatean familia gurasobakarren egiaztapenerako, familia gurasobakarreko titulua.

b) Murriztapena familia-unitatearen diru-sarrerak direla medio jasotzeko, familia-unitateko kideek urtean jasotako diru-sarrera gordinen aitorpen justifikatua eta PFEZa egiteko betebeharra duten kideen zerga horren gaineko aitorpena edo likidazioa, eskaera noiz egin eta jada data horretan aurkezteko epea amaiturik duen ekitaldiari dagokiona. Betebeharrik ez badago PFEZaren gaineko aitorpenik egiteko, datu fiskaletan jasotako diru-sarrera gordin eguneratuak hartuko dira kontuan.

c) Murriztapena desgaitasuna dela medio jasotzeko, agiri ofizial bat, non jasoko baita eskatzaileak %33ko desgaitasuna edo handiagoa duela, edo ezintasun iraunkorra zein baliaezintasuna direla bide administrazio publikoen diru-prestazioak jasotzearen gaineko egiaztagiria.

d) Murriztapena terrorismo-ekintzen biktima izateagatik jasotzeko, biktima-izaera aitortzen duen administrazio-ebazpena edo epaia, eta biktima batekin ahaidetasun-harremanik izanez gero, hori egiaztatzen duen agiria.

e) Murriztapena genero-indarkeriaren biktima izateagatik jasotzeko, hori aitortzen duen epaia, eta biktima batekin ahaidetasun-harremanik izanez gero, hori egiaztatzen duen agiria.

f) Murriztapena familiek beren baitan beste pertsona batzuk hartzeagatik jasotzeko, familia-harrera formalizatzen duen agiria edo hura erabaki duen administrazio-ebazpena edo epaia.

3) Zehaztapenak, familia-unitateen diru-sarrerak direla medio jasotzekoak diren murriztapenetarako:

a) Familia-unitatea: prezio publikoa kalkulatzeko, PFEZaren gaineko indarreko araudian xedatutako familia-unitatearen definizioa hartuko da aintzat.

b) Errenta: PFEZaren gaineko aitorpena edo likidazioa egiteko betebeharra duten familia-unitateko kideen azken aitorpena edo likidazioa –eskaera noiz egin eta data horretan jada aurkezteko epea amaiturik duen ekitaldiari dagokiona– hartu, eta haren zerga-oinarriaren parte orokorra eta aurrezkiaren likidazio-oinarri berezia batuko dira, eta emaitzari salbuetsitako prestazioen edo errenten zenbatekoa gehituko zaio. Ez dira salbuetsitako prestazio edo errentatzat hartuko Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziak (PANA) mendekotasuna duten pertsonak familia-ingurunean zaintzeko emandako laguntzak. Baldin eta errentaren ondoriozko murriztapen bat adingabeei bakarrik aplikatu nahi bazaie, eta haien gurasoek aitorpen bereiziak egiten badituzte, bi aitorpenak aurkeztu beharko dira.

c) Errenta garbia: errenta garbia kalkulatzeko, aurreko apartatuan zehaztutako errentaren eta gastu kengarrien diferentzia hartuko da kontuan.

d) Gastu kengarriak: honako hauek:

1. Ohiko etxebizitzako gastuak (muga: 400 euro).

–Ohiko etxebizitzaren, apartamentu babestu publiko baten edo antzeko beste zerbaiten alokairua.

–Ohiko etxebizitza erosteko maileguaren amortizazioa.

–Ohiko etxebizitza egokitzeko edo birgaitzeko lanek sortutako gastuak.

2. Langileak kontratatzeko gastuak gizarte- eta osasun-egoera dela medio halakorik behar duten pertsonek beren etxeetan jarraitu dezaten arreta pertsonala jasotzen, betiere hori guztia frogatzeko modukoa izanda, dela mendekotasuna aitortzeko ebazpen baten bidez, dela Udaleko gizarte-zerbitzuek egindako txosten baten bidez (muga: 700 euro).

3. Eguneko zentroetako egonaldi-gastuak (muga: 400 euro) edo egoitza geriatrikoetako egonaldi-gastuak (muga: 1.000 euro).

TARIFA-ERANSKINA

III. epigrafea.–Murriztapenak:

III.3.–Desgaitasuna dela medio:

–Legez aitortuta %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten ikasleak.

8. ARAUA.–IRUÑEKO UDALAREN HAUR ESKOLETAKO HEZKUNTZA- ETA LAGUNTZA-ZERBITZUARENGATIK ORDAINDU BEHARREKO PREZIO PUBLIKOAK

XEDAPEN IRAGANKORRA

2021-2022ko eta 2022-2023ko ikasturteetarako, Iruñeko Udalak eskolatze-tarifak murriztuko dizkie seme-alabak Udalaren Haur Eskoletan eskolatzen dituzten familiei, halako moduan non ez baitute ordaindu beharko kontzeptu horrengatik Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak ezartzen duen tarifa.

9. ARAUA.–UDALAK EDO HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEK ANTOLATUTAKO HEZKUNTZA-, KULTURA-, KIROL- EDO GIZARTE-IZAERAKO NAHIZ OSASUNA SUSTATZEKO IKASTARO ETA JARDUERETARAKO SARRERA, IZEN-EMATE EDO MATRIKULEN PREZIO PUBLIKOAK

4. artikulua. Arau honen tarifa-eranskinaren II. epigrafean jasotako murriztapenak honako arau hauen arabera aplikatuko dira:

1) Murriztapenei heldu nahi dieten eskatzaileek agerrarazi beharko dute baldintzak betetzen dituztela ezarritako epean, hori egiaztatzeko agiriak nahitaez aurkeztuta, artikulu honetan adierazitakoarekin bat. Alor kudeatzaileak ezarritako kasuetan non posible baita ofizioz egiaztatzea, eskatzaileak betekizuna egiaztatzeko aurkeztu behar duen agiriaren ordez egiaztapen horretarako behar den baimena aurkeztuko du.

2) Egiaztatzeko agiriak:

a) Murriztapena familia ugaria izateagatik jasotzeko, familia ugariko titulua, betiere familia ugariei buruzko martxoaren 25eko 20/2003 Foru Legean –zeina maiatzaren 18ko 6/2005 Foru Legeak aldatu baitzuen– ezarritako definizioarekin bat. Murriztapena familia gurasobakarrei aplikatzeko, otsailaren 7ko 5/2019 Foru Legeak ezarritako definizio eta arauekin bat, Nafarroako Foru Komunitatean familia gurasobakarren egiaztapenerako, familia gurasobakarreko titulua.

b) Murriztapena familia-unitatearen diru-sarrerak direla medio jasotzeko, familia-unitateko kideek urtean jasotako diru-sarrera gordinen aitorpen justifikatua eta PFEZa egiteko betebeharra duten kideen zerga horren gaineko aitorpena edo likidazioa, eskaera noiz egin eta jada data horretan aurkezteko epea amaiturik duen ekitaldiari dagokiona. Betebeharrik ez badago PFEZaren gaineko aitorpenik egiteko, datu fiskaletan jasotako diru-sarrera gordin eguneratuak hartuko dira kontuan.

c) Murriztapena desgaitasuna dela medio jasotzeko, agiri ofizial bat, non jasoko baita eskatzaileak %33ko desgaitasuna edo handiagoa duela, edo ezintasun iraunkorra zein baliaezintasuna direla bide administrazio publikoen diru-prestazioak jasotzearen gaineko egiaztagiria.

d) Murriztapena terrorismo-ekintzen biktima izateagatik jasotzeko, biktima-izaera aitortzen duen administrazio-ebazpena edo epaia, eta biktima batekin ahaidetasun-harremanik izanez gero, hori egiaztatzen duen agiria.

e) Murriztapena genero-indarkeriaren biktima izateagatik jasotzeko, hori aitortzen duen epaia, eta biktima batekin ahaidetasun-harremanik izanez gero, hori egiaztatzen duen agiria.

f) Murriztapena familiek beren baitan beste pertsona batzuk hartzeagatik jasotzeko, familia-harrera formalizatzen duen agiria edo hura erabaki duen administrazio-ebazpena edo epaia.

3) Murriztapen bat baino gehiago jasotzeko eskubiderik edukiz gero, murriztapenak ezinen dira metatu.

Murriztapenak eranskinaren I. epigrafean araututako tarifetan baino ezin dira aplikatu.

9. artikulua. Zehaztapenak, familia-unitateen diru-sarrerak direla medio jasotzekoak diren murriztapenetarako:

a) Familia-unitatea: Prezio publikoa kalkulatzeko, PFEZaren gaineko indarreko araudian xedatutako familia-unitatearen definizioa hartuko da aintzat.

b) Errenta: PFEZaren gaineko aitorpena edo likidazioa egiteko betebeharra duten familia-unitateko kideen azken aitorpena edo likidazioa –eskaera noiz egin eta data horretan jada aurkezteko epea amaiturik duen ekitaldiari dagokiona– hartu, eta haren zerga-oinarriaren parte orokorra eta aurrezkiaren likidazio-oinarri berezia batuko dira, eta emaitzari salbuetsitako prestazioen edo errenten zenbatekoa gehituko zaio. Ez dira salbuetsitako prestazio edo errentatzat hartuko Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziak (PANA) mendekotasuna duten pertsonak familia-ingurunean zaintzeko emandako laguntzak. Baldin eta errentaren ondoriozko murriztapen bat adingabeei bakarrik aplikatu nahi bazaie, eta haien gurasoek aitorpen bereiziak egiten badituzte, bi aitorpenak aurkeztu beharko dira.

c) Errenta garbia: errenta garbia kalkulatzeko, aurreko apartatuan zehaztutako errentaren eta gastu kengarrien diferentzia hartuko da kontuan.

d) Gastu kengarriak: honako hauek:

1. Ohiko etxebizitzako gastuak (muga: 400 euro).

–Ohiko etxebizitzaren, apartamentu babestu publiko baten edo antzeko beste zerbaiten alokairua.

–Ohiko etxebizitza erosteko maileguaren amortizazioa.

–Ohiko etxebizitza egokitzeko edo birgaitzeko lanek sortutako gastuak.

2. Langileak kontratatzeko gastuak gizarte- eta osasun-egoera dela medio halakorik behar duten pertsonek beren etxeetan jarraitu dezaten arreta pertsonala jasotzen, betiere hori guztia frogatzeko modukoa izanda, dela mendekotasuna aitortzeko ebazpen baten bidez, dela Udaleko gizarte-zerbitzuek egindako txosten baten bidez (muga: 700 euro).

3. Eguneko zentroetako egonaldi-gastuak (muga: 400 euro) edo egoitza geriatrikoetako egonaldi-gastuak (muga: 1.000 euro).

10. artikulua kendu da.

Gainerako ordenantza fiskaletan eta prezio publikoak erregulatzen dituzten arauetan, ez dago aldaketarik 2022. urterako, eta indarrean diraute, azken aldaketak egin zirenetik hurrengo ekitaldietarako:

Ordenantza fiskalak eta prezio publikoak erregulatzen dituzten arauak

Urtea

4. ordenantza

2020

7. ordenantza

2020

8. ordenantza

2021

9. ordenantza

2020

10. ordenantza

2017

11. ordenantza

2017

12. ordenantza

2017

13. ordenantza

2020

14. ordenantza

2014

15. ordenantza

2013

16. ordenantza

2017

17. ordenantza

2014

18. ordenantza

2020

19. ordenantza

2014

22. ordenantza

2014

23. ordenantza

2021

4. araua

2016

5. araua

2018

10. araua

2018

11. araua

2020

12. araua

2020

13. araua

2014

14. araua

2018

15. araua

2018

Ordenantza fiskal eta prezio publikoak erregulatzen dituzten arau guztien testu osoa Udalaren webgunean kontsultatu daiteke, hemen: www.pamplona.es.

Iragarkiaren kodea: L2117608