289. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

2022ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2021eko abenduaren 13an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Uharteko Udalaren eta haren menpeko erakunde Musika Patronatuaren 2022ko plantilla organikoa eta 2021eko abenduaren 31ko lanpostuen zerrenda. 1977/2021 espedientea.

Espedientea jendaurrean egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Uharten, 2021eko abenduaren 14an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L2117405